HERRI KIROLAK/HARRIA
Jokin Eizmendik irabazi du Igeldoko harria
Pasa den larunbatean, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, 2021eko Igeldoko Harria Txapelketa jokatu zen Donostiko Trinitate enparantzan
Igeldoko harria 1992 urteaz geroztik izen bereko 134 kiloko oboide eiteko harri irregularrarekin ospatzen den harrijasotze proba da, zeinean bost minututan altxaldi gehien egiten dituen harrijasotzaileak irabazten duen.
Aurtengo lehian guztira zazpi harrijasotzaile aritu dira nor baino nor gehiago: Mikel Lopetegi Urra, Jokin Eizmendi, Beñat Telleria, Aimar Galarraga, Gorka Etxeberria, Paulo Aspiazu eta Alex Merlo.
Tamaina hartua diola erakutsi zuen berriro Jokin Eizmendi harri-jasotzaile zarauztarrak Igeldoko Harriari, eta zazpigarrenez irabazi zuen txapelketa entzutetsua, hamazazpi altxaldi eginda. Mikel Lopetegi Urra zarauztarra geratu zen bigarren, 134 kiloko harri baldarra hamalau aldiz jasota. Beñat Telleria Almorza (Telleria IV) izan zen hirugarren 14 jasoaldirekin ere (jasoaldi kopuru berdina egiten dutenean pisu gutxiago duenari ematen zaio lehentasuna), Gorka Etxeberria laugarren 13 jasoaldirekin, Aimar Galarraga bosgarren 12 jasoaldirekin, Paulo Azpiazu seigarren 10 jasoaldirekin eta Alex Merlo zazpigarren 8 jasoaldirekin.
Jokin Goenatxok 2012an ezarri zuen errekorretik bi jasoaldira geratu da Eizmendi, Goenatxok 19 jasoaldi egin baitzituen orduko hartan baina hala ere txapelketako bere markarik onena erdietsi zuen (2017an 16 altxaldi burutu zituen, bat gutxiago).
SAILKAPENA
1- Jokin Eizmendi 17 jasoaldi.
2- Mikel Lopetegi Urra 14 jasoaldi.
3- Beñat Telleria 14 jasoaldi.
4- Gorka Etxeberria 13 jasoaldi.
5- Aimar Galarraga 12 jasoaldi.
6- Paulo Azpiazu 10 jasoaldi.
7- Alex Merlo 8 jasoaldi.
Datorren urtean, Uliako harria
Harri-jasotzaileak lanean jarri aurretik, Uliako harria aurkeztu zuten atzoko txapelketan, izan ere, datorren urtean, emakumezkoek ere parte hartuko dute, Uliako harria altxatu beharko dutelarik, 70 kiloko harri baldarra algia. Aurkezpenean izan ziren Joseba Ostolazaren eskolako lau harri-jasotzaile: Udane Ostolaza, Aroa Sanchez, Naiara Zumeta eta Ane Zinkunegi.
Mikel Larrañagak eskuratu du finalerako hirugarren txartela
Aizkoran Larrañagak Otañori irabazi zion, harrian Urrak 42 jasoaldi egin zituen eta Magunazelaiak 44, eta Karmele Gisasolak 49 altxaldi egin zituen
Urrezko Aizkolarien finalera sailkatu da Julen Alberdi Txikia IV.a
Aizkoran Txikiak Mugertzari irabazi zion, harrian Peñak 43 jasoaldi egin zituen eta Eizmendik 42, eta Udane Ostolazak aurreko marka hobetu zuen
Mikel Lopetegi ‘Urra’ nagusitu da Gipuzkoako Harri Txikien Txapelketan
Harriaz aparte, sega txapeketa, giza proba eta idi-dema lehiatu ziren Usurbilgo Herri Kirolen Egunean