EUSKAL PILOTA

Jokin Arbek irabazi du Jai Alai World Tourreko Banakako Txapelketa

2021/01/05

Argazkiak: Jai Alai News

Urte hasierarekin bukatu da zesta-punta denboraldia, pasa den larunbatean Berriatuako Mendibarren pilotalekuan jokatutako Jai Alai World Tourreko Banakako Txapelketaren finalarekin. Aurtengo lehiaketa berezia izan da, pairatzen ari garen egoera ere halakoxea delako, eta horren ondorioz egutegia aldrebestu da, partehartzea ez da amestutakoa izan (Floridan dauden pilotariek ez dute partehartu ezta ere iparraldeko pilotariek mugikortasunari dagozkion neurri murriztatzaileak direla eta) eta gainera harmailetan zalerik ez zela jokatu behar izan dira partiduak.

Hala ere, txapelketa polita ikusteko aukera izan dugu eta azkenean Jokin Arbek jantzi du txapela, finalean Aimarri 2-0 irabazita (6-12 eta 11-12). Arbek finalerdietan Aaroni garaitu zion (12-11, 12-7) eta finalerdietan Diego Beaskoetxeari (12-10, 7-12, 1-5), finalera faboritoa izatearen presiorik gabe ailegatu zelarik.

Beraz, Aimal Aldazabal zen txapela eskuratzeko faboritoa, aurreko urteotako ibilibideari erreparatuta, iaz azpitxapeldun (azken unean garaipenak ihes egin zion eskuetatik Lopezen aurkako finalean) eta duela bi urte hirugarren geratu zelarik. Finalerdietan, Antxon Alberdiren aurkako lehian erabat nagusitu zen 2-0 irabazita (12-9 eta 12-6).

Gauzak honela, ausardiaz hasi zuen norgehiagoka Arbek, piloteoan Aimar potenteagoa dela jakitun honen jokoa indargabetu nahian.  Halaxe, lehenengo abantailak hartzen joan zen (0-3 eta 3-6), sei tantoko aldea ere irekitzea lortu zuelarik (3-9). Handik aurrera, Arbek ez zuen arazo gehiegirik izan jokoa ixteko, azkenean 6-12 emaitzarekin nagusitu zelarik.

Bigarren setean gauzak aldatu egin ziren. Amair izan zen aurretik jarri zena hasieratik (2-1, 4-1, 5-2) nahiz eta Arbek pixkar gerturatzea lortu zuen (5-4). Orduan berriro zapaldu zuen azeleragailua Aimarrek eta erabakigarria zirudien aldea eskuratu zuen (11-5). Orduan ezinezkoa zirudiena lortu zuen Arbek eta 11-5tik hamaikanako berdinketara pasatu zen, eta azkeneko tantoa ere markinarrak eskuratuta, txapela etxera eman zuen (11-12).

Pilota jaialdia ireki zuen partiduan, Antxon Alberdik eta Julen Del Riok, Ludovic Laduche -Thibault Basque bikoteari irabazi zioten, 15-13 eta 15-12.

Emakume Master Cup Txapelketa Villabonan

Emakume Master Cup Txapelketa Villabonan

Pilota goxua modalitateko bi partida izango dira larunbatean Villabonan eta Binakako Emakumea Pilotari Txapelketako bigarren edizioa hasiko da ostiralean