EUSKAL PILOTA
Jokin Arbek irabazi du Jai Alai World Tourreko Banakako Txapelketa
Urte hasierarekin bukatu da zesta-punta denboraldia, pasa den larunbatean Berriatuako Mendibarren pilotalekuan jokatutako Jai Alai World Tourreko Banakako Txapelketaren finalarekin. Aurtengo lehiaketa berezia izan da, pairatzen ari garen egoera ere halakoxea delako, eta horren ondorioz egutegia aldrebestu da, partehartzea ez da amestutakoa izan (Floridan dauden pilotariek ez dute partehartu ezta ere iparraldeko pilotariek mugikortasunari dagozkion neurri murriztatzaileak direla eta) eta gainera harmailetan zalerik ez zela jokatu behar izan dira partiduak.
Hala ere, txapelketa polita ikusteko aukera izan dugu eta azkenean Jokin Arbek jantzi du txapela, finalean Aimarri 2-0 irabazita (6-12 eta 11-12). Arbek finalerdietan Aaroni garaitu zion (12-11, 12-7) eta finalerdietan Diego Beaskoetxeari (12-10, 7-12, 1-5), finalera faboritoa izatearen presiorik gabe ailegatu zelarik.
Beraz, Aimal Aldazabal zen txapela eskuratzeko faboritoa, aurreko urteotako ibilibideari erreparatuta, iaz azpitxapeldun (azken unean garaipenak ihes egin zion eskuetatik Lopezen aurkako finalean) eta duela bi urte hirugarren geratu zelarik. Finalerdietan, Antxon Alberdiren aurkako lehian erabat nagusitu zen 2-0 irabazita (12-9 eta 12-6).
Gauzak honela, ausardiaz hasi zuen norgehiagoka Arbek, piloteoan Aimar potenteagoa dela jakitun honen jokoa indargabetu nahian. Halaxe, lehenengo abantailak hartzen joan zen (0-3 eta 3-6), sei tantoko aldea ere irekitzea lortu zuelarik (3-9). Handik aurrera, Arbek ez zuen arazo gehiegirik izan jokoa ixteko, azkenean 6-12 emaitzarekin nagusitu zelarik.
Bigarren setean gauzak aldatu egin ziren. Amair izan zen aurretik jarri zena hasieratik (2-1, 4-1, 5-2) nahiz eta Arbek pixkar gerturatzea lortu zuen (5-4). Orduan berriro zapaldu zuen azeleragailua Aimarrek eta erabakigarria zirudien aldea eskuratu zuen (11-5). Orduan ezinezkoa zirudiena lortu zuen Arbek eta 11-5tik hamaikanako berdinketara pasatu zen, eta azkeneko tantoa ere markinarrak eskuratuta, txapela etxera eman zuen (11-12).
Pilota jaialdia ireki zuen partiduan, Antxon Alberdik eta Julen Del Riok, Ludovic Laduche -Thibault Basque bikoteari irabazi zioten, 15-13 eta 15-12.
50. Urteurrena txapelketako bigarren jardunaldia jokatu da
Juanenea eta Endikak Ansa II eta Larrañagari 35-30 irabazi zieten eta Urriza-Zubiri bikotea Goikoetxea eta Barrenetxearen aurka 30-29 nagusitu zen
Emakume Master CUP Txapelketako finalak jokatu ziren Irunen
Pilota goxoan Iera Agirre-Maite Ruiz de Larramendi eta mistoan Leire Garai-Olatz Ruiz de Larramendi bikoteek jantzi zituzten txapelak
e-Remonte Beti Euskal Jai enpresa berria aurkeztu dute Iruñean
Bidenabar, 2020ko Iruñeko Alde Zaharreko VI. Erremonte Txapelketaren berri eman dute