MENDI LASTERKETAK
Javier Goitia eta Zutoia Odriozola, Urduñako mendi lasterketako garaileak
Ehunka kirolari eta beste hainbeste zaletu bildu ziren pasa den igande goizean Urduñan, Gualdetxu taldeak antolaturiko Urduñako Mendi Lasterketaren IV. edizioaz gozatzeko.
33 kilometroko lasterketa osatu behar zuten kirolariak izan ziren Foru Plazatik abiatzen lehenak, ibilbidea honakoa izan zelarik: Fraileburu azpitik Txarlazora igo, lehenengo gailur hori igaro ostean, Txoza iturri aldera jaitsi eta bertatik berriro ere gora egin. Bigarren igoera hau Bedarbideko malda ikusgarrietatik egin zuten eta herrira itzulera, aldiz, Senda Negra bidetik.
Aurtengo lasterketan, 33 kilometro eta 1.750 metroko desnibel positibo zuena, Txolope eta Bedarbide mendiak igo zituzten parte hartzaileek, Bizkaiko mendi federazioaren 2021eko rankingerako puntuagarria izan zelarik.
Javier Goitia izan zen gizonezkoen kategorian azkarrena, 2 ordu eta 48 minutuko denbora eginda. Lehia bizia izan zen azken momentura arte, bigarren izandako Julio Salazarrek soilik segundo bat beranduago gurutzatu baitzuen helmuga.
Emakumezkoen kategorian berriz, Zutoia Odriozola elorrioarrak eskuratu zuen garaipena 4 ordu eta 17 minututan helmugaratuta. Atzetik, bigarren Edurne Arakistain (4 ordu eta 20 minutu) eta hirugarren Saioa Larrinaga (4 ordu eta 22 minutu) sailkatu ziren, hurrenez hurren.
Errelebotako proban, Ander Isla eta Josu Isasi izan ziren garaileak, 2 ordu eta 56 minutu behar izan zituztelarik lasterketako 33 kilometroak osatzeko.
Lasterketa nagusia baino ordu erdi beranduago abiatu ziren 13 kilometroko lasterketako parte hartzaileak, Ibai Perez eta Lore Moyua nagusitu zirelarik.
SAILKAPENAK (33km)
Gizonezkoak
1 JAVIER GOITIA OMAECHEVARRIA (ZALLO) 02:48:47
2 JULIO SALAZAR RODRÍGUEZ (GASTEIZ) 02:48:48
3 KEPA VALLEJO UGARTE (TERTANGA) 02:56:19
4 ANDER DE LUIS (GASTEIZ) 02:56:54
5 HANOT ECHEVARRIA (ZARATAMO) 03:01:01
Emakumezkoak
1 ZUTOIA ODRIOZOLA URKIZA (ELORRIO) 04:17:15
2 EDURNE ARAKISTAIN JAUREGI (LEGORRETA) 04:20:19
3 SAIOA LARRINAGA (ONDARROA) 04:22:03
Andikona Albizurik eta David Garciak irabazi dute Tabirako mendi lasterketa
Durangoko Tabira auzoko jaien barruan antolatutako ekimenean, 120 korrikalarik parte hartu zuten
Maite Maiora txapeldun Saint Lary Patoun
Mendaroarrak Frantziako Saint Lary-Soulan herri inguruan jokatzen den Saint Lary Patou Trail mendi maratoia irabazi zuen
Euskal Herriko mendi duatloi zirkuituaren egutegia zehaztu dute
Igantzin hasiko da iraileko lehen igandean, eta Adunan amaituko da azaroan