EUSKAL SELEKZIOA/OFIZIALTASUNA ORAIN
“Jarraikortasuna eta antolamendu egokia behar du Euskal Selekzioak”
Ane Etxezarretak (Beasain, 1995), Realeko erdilariak erantzun ditu oraingoan Euskal selekzioaren inguruan egin dizkiogun hiru galderak.
Nola ikusten duzu Euskal selekzioaren kontua futbolean?
Gaur egun Euskal selekzioaren gaia oso geldirik dagoela ematen du. Orain urte batzuk indar gehiago zuela iruditzen zait. Gaur egun, ez da horrenbeste entzuten eta egia esan pena bat da hori gertatzen dela kontziente izatea. Azken batean, Euskal selekzioaren aldeko ilusio hori piztea beti delako berezia euskaldunon artean.
Zeintzuk dira, zure ustez, egoera honetan azpimarragarriak iruditzen zaizkizun kontuak?
Azpimagarria da, Euskal selekzioak jarraikortasuna izatea. Garrantzitsua izango litzateke urtean behin edo bitan partidak jokatzea, beti ere antolamendu egoki batekin. Azken batean horren inguruan sortzen den giroa oso polita izaten da eta oso erakargarria. Oso garrantzitsua iruditzen zaigu hori aurrera eramatea. Horren inguruan sortzen den guzti hori oso berezia delako jokalariontzat. Gustatuko litzaiguke Euskal selekzioarekin jokatzeko aukera izatea euskaldunak garen heinean. Eta zaletuen babesa jasotzea. Jarraikortasuna eta antolamendu egokia azpimarratuko nituzke.
Ze aterabide ikusten diozu?
Gutxienez denok bat egin behar dugu. Instituzioen, zaletuen eta jokalarion babesarekin aurrera egin ahal izango da. Bestela zaila ikusten dut. Hain herri txikia izanik eta bakoitzak berea eginda oso zaila ikusten dut.
Oihana Azkorbebeitiak Kangas Mountain Maxi Trail mendi lasterketa irabazi du
Silvia Trigueros bigarren sailkatu zen
Azkoitia-Azpeitia Nazioarteko Maratoi Erdia aurkeztu dute
Bi urteko etenaldi baten ondoren, martxoaren 26an lehiatuko da probaren XXIX. edizioa
Maite Maiora eta Ibai Larrea nagusi Antzuolako 8 miliak mendi lasterketan
Probaren bederatzigarren edizioan, 246 lasterkarik amaitu zuten 13,8 kilometroko ibilbidea