FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA
IX. Euskal Herria Kopa aurkeztuko dugu otsailaren 22an
Aurkezpena Bilboko Kafe Antzokian izango da, otsailaren 22an, ostiralarekin, 17:30etan.
2019ko IX. Euskal Herria Kopan honako taldeak leihatuko dira: Gipuzkoatik, Real Sociedad, Oiartzun, Añorga eta Eibar; Bizkaitik, Athletic Club, San Inazio eta Bizkerre; Arabatik, Alaves; Nafarroa Garaitik, Mulier eta Berriozar; eta Lapurditik, Baionako Aviron eta Angeluko Genets.
Finala Azpeitian jokatuko da.
Aurkezpenean izango dira 2019ko edizio honetan parte hartuko duten taldeen ordezkariekin batera, Azpetiako Lagun Onak taldearen eta Udalaren ordezkaritza, baita ere Euskal Herria Kirolaren izenean, Kike Zurutuza eta Garazi Muniain.
→ ehkirola.eus: VIII. Euskal Herria Kopa
→ Wikipedia: Euskal Herria Kopa
Euskal Halterofilia Selekzioa Cardiffen (Gales) arituko da asteburu honetan
Hasiera batean Austrian jokatuko zutela zabaldu bazen ere, Cardiffen (Gales) izango da asteburuan
Euskal Pilota Selekzioak parte hartuko du Europako “llargues” txapelketan
Asteburu honetan jokatuko da Italiako Toscana eskualdean
Halterofiliako Euskal Selekzioa nazioartean lehiatuko da
Euskal Selekzioak Austriako Günther Stapfer lehiaketan parte hartuko du asteburu honetan