FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA
IX. Euskal Herria Kopa aurkeztuko dugu otsailaren 22an
Aurkezpena Bilboko Kafe Antzokian izango da, otsailaren 22an, ostiralarekin, 17:30etan.
2019ko IX. Euskal Herria Kopan honako taldeak leihatuko dira: Gipuzkoatik, Real Sociedad, Oiartzun, Añorga eta Eibar; Bizkaitik, Athletic Club, San Inazio eta Bizkerre; Arabatik, Alaves; Nafarroa Garaitik, Mulier eta Berriozar; eta Lapurditik, Baionako Aviron eta Angeluko Genets.
Finala Azpeitian jokatuko da.
Aurkezpenean izango dira 2019ko edizio honetan parte hartuko duten taldeen ordezkariekin batera, Azpetiako Lagun Onak taldearen eta Udalaren ordezkaritza, baita ere Euskal Herria Kirolaren izenean, Kike Zurutuza eta Garazi Muniain.
→ ehkirola.eus: VIII. Euskal Herria Kopa
→ Wikipedia: Euskal Herria Kopa
Osasuna bigarren, EHTxapelako sailkapenean
IV. Euskal Herria Txapelako bosgarren jardunaldia jokatuta, Osasuna bigarren da sailkapenean, lau punturekin
Osasuna 4-2 Alaves
Lehen garaipena lortu du Osasunak IV. Euskal Herri Txapela 2019/20 edizio honen bosgarren jardunaldian. Azkenean sei gol markagailuan, gorritxoen pozerako beti ere
Bizkaia da Euskal Herriko Bote Luzeko txapelduna
Igande honetan Berrizen jokatutako finalean 7-3 irabazi zion Gipuzkoa Bi taldeari