FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA
IX. Euskal Herria Kopa aurkeztuko dugu otsailaren 22an

Aurkezpena Bilboko Kafe Antzokian izango da, otsailaren 22an, ostiralarekin, 17:30etan.
2019ko IX. Euskal Herria Kopan honako taldeak leihatuko dira: Gipuzkoatik, Real Sociedad, Oiartzun, Añorga eta Eibar; Bizkaitik, Athletic Club, San Inazio eta Bizkerre; Arabatik, Alaves; Nafarroa Garaitik, Mulier eta Berriozar; eta Lapurditik, Baionako Aviron eta Angeluko Genets.
Finala Azpeitian jokatuko da.
Aurkezpenean izango dira 2019ko edizio honetan parte hartuko duten taldeen ordezkariekin batera, Azpetiako Lagun Onak taldearen eta Udalaren ordezkaritza, baita ere Euskal Herria Kirolaren izenean, Kike Zurutuza eta Garazi Muniain.
→ ehkirola.eus: VIII. Euskal Herria Kopa
→ Wikipedia: Euskal Herria Kopa
Twitter
Iker Vicente txapeldun, Nafarroako Aizkolari Txapelketan
23 urterekin bosgarrenez jantzi du Nafarroako txapela
Beti Gazte eta Gaztedi irabazle, bigarren jardunaldian
Lesakarrak, emakumezkon 240 kilotan, eta Gaztedi, gizonezkoen 320 kilotan
Euskal Herriko lauko sokatira txapelketa bihar Laukizen
Txapelketako bigarren jardunaldia izango da bihar, larunbata, Laukizen, 17.00etan