FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA
IX. Euskal Herria Kopa aurkeztuko dugu otsailaren 22an
Aurkezpena Bilboko Kafe Antzokian izango da, otsailaren 22an, ostiralarekin, 17:30etan.
2019ko IX. Euskal Herria Kopan honako taldeak leihatuko dira: Gipuzkoatik, Real Sociedad, Oiartzun, Añorga eta Eibar; Bizkaitik, Athletic Club, San Inazio eta Bizkerre; Arabatik, Alaves; Nafarroa Garaitik, Mulier eta Berriozar; eta Lapurditik, Baionako Aviron eta Angeluko Genets.
Finala Azpeitian jokatuko da.
Aurkezpenean izango dira 2019ko edizio honetan parte hartuko duten taldeen ordezkariekin batera, Azpetiako Lagun Onak taldearen eta Udalaren ordezkaritza, baita ere Euskal Herria Kirolaren izenean, Kike Zurutuza eta Garazi Muniain.
→ ehkirola.eus: VIII. Euskal Herria Kopa
→ Wikipedia: Euskal Herria Kopa
Aizkora zein harrijasotze finalak lehiatu ziren larunbatean Azpeitian
Larrañaga-Rekondo eta Irati Astondoa aizkoran eta Peñagarikano harri jasotzen txapeldunak izan dira
Hasia da X. Sagardoaren Erremonte Txapelketa
Ostegunean, Matxin eta Azpiroz nagusitu ziren Aldabe-Barrenetxeari 40-35 irabazita. Larunbatean, Segurola eta Ionek 34-40 irabazi zieten Urrizari eta Arruarteri
Eibar-Reala, bihar
Bihar, martxoak 10, jokatuko da IV. Euskal Herria Txapela 2019/20 edizioaren hamabosgarren jardunaldia. Zaldibarko zabortegiaren eraginez aire kutsadura maila handiagatik otsailaren 16an atzeratu egin zen. 20:00etan hasiko da