FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA
IX. Euskal Herria Kopa aurkeztuko dugu otsailaren 22an
Aurkezpena Bilboko Kafe Antzokian izango da, otsailaren 22an, ostiralarekin, 17:30etan.
2019ko IX. Euskal Herria Kopan honako taldeak leihatuko dira: Gipuzkoatik, Real Sociedad, Oiartzun, Añorga eta Eibar; Bizkaitik, Athletic Club, San Inazio eta Bizkerre; Arabatik, Alaves; Nafarroa Garaitik, Mulier eta Berriozar; eta Lapurditik, Baionako Aviron eta Angeluko Genets.
Finala Azpeitian jokatuko da.
Aurkezpenean izango dira 2019ko edizio honetan parte hartuko duten taldeen ordezkariekin batera, Azpetiako Lagun Onak taldearen eta Udalaren ordezkaritza, baita ere Euskal Herria Kirolaren izenean, Kike Zurutuza eta Garazi Muniain.
→ ehkirola.eus: VIII. Euskal Herria Kopa
→ Wikipedia: Euskal Herria Kopa
Reala-Osasuna, bertan behera
Bertan behera gelditu da Reala-Osasuna, zein martxoaren 21ean jokatzeko ziren Alaves-Reala eta Eibar-Athletic. Ikusteko dago horren ondoren zer egingo den
Igandean, Reala-Osasuna
Igandean, martxoak 15, jokatuko da IV. Euskal Herria Txapela 2019/20 edizioaren hamaseigarren jardunaldia. Ateak itxita jokatuko da, koronabirusa dela eta
Lesakako II. Mendi Lasterketa irabazi du Hodei Lujanbiok
Emakumeen artean Maite Karrika donostiarra nagusitu zen eta Gazte Trailen Mattin Lekuona lesakarra eta Ainhoa Etxegarai beratarra