FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA
IX. Euskal Herria Kopa aurkeztuko dugu otsailaren 22an
Aurkezpena Bilboko Kafe Antzokian izango da, otsailaren 22an, ostiralarekin, 17:30etan.
2019ko IX. Euskal Herria Kopan honako taldeak leihatuko dira: Gipuzkoatik, Real Sociedad, Oiartzun, Añorga eta Eibar; Bizkaitik, Athletic Club, San Inazio eta Bizkerre; Arabatik, Alaves; Nafarroa Garaitik, Mulier eta Berriozar; eta Lapurditik, Baionako Aviron eta Angeluko Genets.
Finala Azpeitian jokatuko da.
Aurkezpenean izango dira 2019ko edizio honetan parte hartuko duten taldeen ordezkariekin batera, Azpetiako Lagun Onak taldearen eta Udalaren ordezkaritza, baita ere Euskal Herria Kirolaren izenean, Kike Zurutuza eta Garazi Muniain.
→ ehkirola.eus: VIII. Euskal Herria Kopa
→ Wikipedia: Euskal Herria Kopa
Bera Berak agur esan dio Europari
27na berdindu zuten joaneko partidan, baina itzulekoan Bera Berak ezin izan dio irabazi HC Zvezda Errusiako taldeari (29-24)
EMFk bertan behera utzi du 2021eko mendi martxen zirkuitua
Euskal Mendizale Federazioak ez du aurreikusten 2021ean Iraupen Luzeko Ibilaldien Zirkuituaren garapen normala bermatzeko aukerarik
Manix Mandiola: “Euskal entrenatzaile batentzat Euskal Selekzioa entrenatzea ilusio handiena da”
Euskal Selekzioaren ofizialtasuna guztion ametsa dela nabarmendu du Mandiolak