FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA
IX. Euskal Herria Kopa aurkeztuko dugu otsailaren 22an
Aurkezpena Bilboko Kafe Antzokian izango da, otsailaren 22an, ostiralarekin, 17:30etan.
2019ko IX. Euskal Herria Kopan honako taldeak leihatuko dira: Gipuzkoatik, Real Sociedad, Oiartzun, Añorga eta Eibar; Bizkaitik, Athletic Club, San Inazio eta Bizkerre; Arabatik, Alaves; Nafarroa Garaitik, Mulier eta Berriozar; eta Lapurditik, Baionako Aviron eta Angeluko Genets.
Finala Azpeitian jokatuko da.
Aurkezpenean izango dira 2019ko edizio honetan parte hartuko duten taldeen ordezkariekin batera, Azpetiako Lagun Onak taldearen eta Udalaren ordezkaritza, baita ere Euskal Herria Kirolaren izenean, Kike Zurutuza eta Garazi Muniain.
→ ehkirola.eus: VIII. Euskal Herria Kopa
→ Wikipedia: Euskal Herria Kopa
Emakumeen esku pilotako III. Bizkaia Txapelketa abian da
Sei bikotek jokatuko dute txapelketa urtarrilaren 8an, 15ean eta 22an. Urtarrilaren 31n, aldiz, finalaren txanda izango da
Fusto eta Urrutia neurtuko dira Necol eta Gordonen aurka Pala Ligako finalean
Fusto-Urrutia bikoteak finalerako txartela eskuratu zuen, Ibarguren eta Ibargarayri 3-0 irabazita (10-6, 10-7 y 10-5)
Jokin Arbek irabazi du Jai Alai World Tourreko Banakako Txapelketa
Finalean Aimarri 2-0 irabazi ondoren (6-12 eta 11-12)