FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA
IX. Euskal Herria Kopa aurkeztuko dugu otsailaren 22an
Aurkezpena Bilboko Kafe Antzokian izango da, otsailaren 22an, ostiralarekin, 17:30etan.
2019ko IX. Euskal Herria Kopan honako taldeak leihatuko dira: Gipuzkoatik, Real Sociedad, Oiartzun, Añorga eta Eibar; Bizkaitik, Athletic Club, San Inazio eta Bizkerre; Arabatik, Alaves; Nafarroa Garaitik, Mulier eta Berriozar; eta Lapurditik, Baionako Aviron eta Angeluko Genets.
Finala Azpeitian jokatuko da.
Aurkezpenean izango dira 2019ko edizio honetan parte hartuko duten taldeen ordezkariekin batera, Azpetiako Lagun Onak taldearen eta Udalaren ordezkaritza, baita ere Euskal Herria Kirolaren izenean, Kike Zurutuza eta Garazi Muniain.
→ ehkirola.eus: VIII. Euskal Herria Kopa
→ Wikipedia: Euskal Herria Kopa
[A multzoa • 3/4 POSTUAK] Reala 2-1 Eibar
XI. Euskal Herria Kopako 3. postuan gelditu da Reala, Eibar garaitu ondoren
Urriza da Buruz Burukoaren lehen finalista
Juaneneak berriz, nahiz eta partidua galdu sailkatzeko aukerak mantentzen ditu
XI. Euskal Herria Kopa 2021 edizioaren finalen aurkezpena, Zarautzen
Athletic-Alaves, Reala-Eibar eta Bizkerre-Añorga jokatuko dira asteburu honetan.