EUSKAL PILOTA
IX. Antton Pebet Oroimenezkoa irabazi dute Muruak eta Aizpuruak
Argazkiak: Ataria.eus
Bi urteko etenaldiaren ondoren, afizionatu mailako gizonezkoen IX. Antton Pebet Oroimenezko txapelketari hasiera eman zitzaion pasa den abenduaren 2an, Villabonako Bearzana frontoian.
Elite mailako eskuz binakako lehia final-zortzirenekin hasi zen, guztira hamabi bikotek hartu dutelarik parte txapelketan.
Orain dela bi asteburu jokatu ziren finalerdiak, abenduaren 17an, eta final haundia berriz igande honetan jokatu da, urtarrilaren 2an, goizeko 11:00etan hasi den pilota jaialdiaren barruan.
Aurten, Murua-Aizpuru eta Igoa-Arbizu izan dira txapelak lortzeko lehian aritu diren bikoteak, afizionatuen elite mailako lau pilotariek emozioz beteriko lehia eskaini zigutelarik.
Villabonako Behar Zana frontoia goraino beteta zegoela, Tolosa-Aurrera elkarteko Julen Aizpuru asteasuarra eta Soraluzeko Ander Murua pilotariak, Oberena elkarteko Josu Igoa eta Irurtzun elkarteko Aaron Arbizuren aurka aritu ziren tentsio handiko finalean.
Partidua orekatua izan da hasi eta buka baina azkenean azkenean Murua eta Aizpuruak 22-18 emaitzarekin jantzi dute txapela. Halaber, Muruak eraman du pilotari onenaren saria, partida guztian zehar maila oso onean aritu baita.
IX. Antton Pebet Txapelketako emaitzak:
Final-zorzirenak:
-Murua-Aizpurua, 22 Etxezarreta-Aranguren, 9
-A.Etxebarria-Elizegi 22; Azketa-Altuzarra, 21
-Urbieta II-Alduntzin 17; Igoa-Arbizu, 22
-E.Labaka-Cuairan, 13 Uribe-Iztueta, 22
Final-laurdenak:
-Murua-Aizpuru 22 Elizalde-Urruzola 6
-Maiz-Elizegi 22 Antso-Ibarloza 6
-Igoa-Arbizu 22 Alberdi-Garmendia 16
-Uribe-Iztueta 22 Senar-Balerdi 13
Finalerdiak:
-Murua-Aizpuru 22 Maiz-Elizegi 5
-Igoa-Arbizu 22 Uribe-Iztueta 11
Finala:
-Murua-Aizpurua 22 Igoa-Arbizu 18
Euskadiko Pilota Federazioak GRABNI txapelketa bertan behera utzi berri du
Antolakuntzak ez du posible ikusten txapelketaren datak berrosatzea bestelako txapelketekin topo egin gabe
Pilotalekuak hutsik eta pilotari profesionalen lan harremanak kolokan
Eskuzko pilotariak aldi baterako enplegu erregulazioko espedientearekin daude eta erremontekoak lan hitzarmenik gabe
Txapelketa guztiak atzeratu ditu Euskal Pilotaren Nazioarteko Federakuntzak
Horren ondorioz, 2022ko Miarritzeko Munduko Txapelketa 2023ra atzeratu da sailkapen fasea bermatzeko