FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA
IV. Euskal Herria Txapela-Euroeskualdea Kopako aurkezpena egin da
Aurkeztu da ‘IV. Euskal Herria Txapela | Euroeskualdea Kopa’ lehiaketako finala
Ateak itxita eta osasun-protokolo zorrotza jarraituz, jokatuko da IV Euskal Herria Txapela-Euroeskualdea Kopa.
Euskal Herria Kirola elkarteko arduraduna den Kike Zurutuzak gaur egin du IV. Euskal Herria Txapela-Euroeskualdea Kopako aurkezpena.
Izan ere, bihar, irailak 5 jokatuko da Reale Arena zelaian, arratsaldeko 20:30etan Real Sociedad eta Osasuna taldeen artean, EITB 1ek zuzenean emango duelarik.
Jakina den moduan final hau Santander Ligako partidetako derbietan puntu gehien ateratako taldeek jokatzen dute. Aurten Real Sociedad eta Osasuna izan dira lehenengo bi sailkatuak, 16 eta 14 puntu bilduta, hurrenez hurren.
Aurtengo edizioa ezinbestean pandemiak sortutako egoerak ezaugarrituko du, halabeharrez ateak itxita jokatu eta osasun protokolo oso zorrotza izango delarik.
Antolatzaileek Zestoako San Juan eta Lizarrako San Jeronimo egoitzei egin nahi diete omenaldia. Hasieran ohorezko sakea eta sari banaketa eurek egiteko asmoa bazegoen ere, egoerak ez du baimentzen eta palkoan egingo zaie omenaldia.
IV. Euskal Herria Txapela honen bereizgarri nagusiena, Euroeskualderen babesa da. Izan ere, Nafarroak, Euskadik eta Akitania berriak osatzen duten erakunde honek, erregio hiritargoa sortzeko helburu estrategikoa izanik, lurraldeen arteko kirol lehiak bultzatzea du bere lehentasunen artean.
Athletic buruan, lehen buelta amaituta
Lehenengo buelta amaituta, Athletic dugu IV. Euskal Herria Txapela 2019/20 edizioaren neguko txapelduna. Reala bigarren postuan dago
Osasuna 3-4 Reala
Realak irabazi du Osasunaren etxean, IV. Euskal Herria Txapela 2019/20 edizioaren lehen bueltako azken partidan, eta sendotu egin da sailkapenaren bigarren postuan
Osasuna – Reala, abenduaren 22an
Osasuna – Reala izango da IV. Euskal Herria Txapelaren hamargarrenaren partida. Abenduaren 22an jokatuko da, arratsaldeko 14:00etan