FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA

IV. Euskal Herria Txapela-Euroeskualdea Kopako aurkezpena egin da

2020/09/04

Aurkeztu da ‘IV. Euskal Herria Txapela | Euroeskualdea Kopa’ lehiaketako finala

 

Ateak itxita eta osasun-protokolo zorrotza jarraituz, jokatuko da IV Euskal Herria Txapela-Euroeskualdea Kopa.

Euskal Herria Kirola elkarteko arduraduna den Kike Zurutuzak gaur egin du IV. Euskal Herria Txapela-Euroeskualdea Kopako aurkezpena.

Izan ere, bihar, irailak 5 jokatuko da Reale Arena zelaian, arratsaldeko 20:30etan Real Sociedad eta Osasuna taldeen artean, EITB 1ek zuzenean emango duelarik.

Jakina den moduan final hau Santander Ligako partidetako derbietan puntu gehien ateratako taldeek jokatzen dute. Aurten Real Sociedad eta Osasuna izan dira lehenengo bi sailkatuak, 16 eta 14 puntu bilduta, hurrenez hurren.

Aurtengo edizioa ezinbestean pandemiak sortutako egoerak ezaugarrituko du, halabeharrez ateak itxita jokatu eta osasun protokolo oso zorrotza izango delarik.

Antolatzaileek Zestoako San Juan eta Lizarrako San Jeronimo egoitzei egin nahi diete omenaldia. Hasieran ohorezko sakea eta sari banaketa eurek egiteko asmoa bazegoen ere, egoerak ez du baimentzen eta palkoan egingo zaie omenaldia.

IV. Euskal Herria Txapela honen bereizgarri nagusiena, Euroeskualderen babesa da. Izan ere, Nafarroak, Euskadik eta Akitania berriak osatzen duten erakunde honek, erregio hiritargoa sortzeko helburu estrategikoa izanik, lurraldeen arteko kirol lehiak bultzatzea du bere lehentasunen artean.


Infograma: naiz.eus


Infograma: berria.eus

Twitter

Alaves 2-1 Athletic

Alaves 2-1 Athletic

Alavesek irabazi du IV. Euskal Herria Txapela 2019/20 edizioaren bigarren bueltako laugarren partida. Garaipen honekin sailkapenaren hirugarren tokira gora egin du. Bederatzi puntu ditu orain

Reala-Osasuna, martxoaren 14an

Reala-Osasuna, martxoaren 14an

Martxoaren 14an jokatuko da Reala-Osasuna norgehiagoka, arratsaldeko 14:00etan. IV. Euskal Herria Txapela 2019/20 edizioaren hamaseigarren jardunaldia izango da

Eibar-Reala, martxoaren 10ean

Eibar-Reala, martxoaren 10ean

Otsailaren 16an jokatzeko zen Eibar-Reala partida bertan-behera gelditu zen Zaldibarko zabortegiak eragindako kutsadura maila oso handia zegoelako