FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA

IV. Euskal Herria Txapela-Euroeskualdea Kopako aurkezpena egin da

2020/09/04

Aurkeztu da ‘IV. Euskal Herria Txapela | Euroeskualdea Kopa’ lehiaketako finala

 

Ateak itxita eta osasun-protokolo zorrotza jarraituz, jokatuko da IV Euskal Herria Txapela-Euroeskualdea Kopa.

Euskal Herria Kirola elkarteko arduraduna den Kike Zurutuzak gaur egin du IV. Euskal Herria Txapela-Euroeskualdea Kopako aurkezpena.

Izan ere, bihar, irailak 5 jokatuko da Reale Arena zelaian, arratsaldeko 20:30etan Real Sociedad eta Osasuna taldeen artean, EITB 1ek zuzenean emango duelarik.

Jakina den moduan final hau Santander Ligako partidetako derbietan puntu gehien ateratako taldeek jokatzen dute. Aurten Real Sociedad eta Osasuna izan dira lehenengo bi sailkatuak, 16 eta 14 puntu bilduta, hurrenez hurren.

Aurtengo edizioa ezinbestean pandemiak sortutako egoerak ezaugarrituko du, halabeharrez ateak itxita jokatu eta osasun protokolo oso zorrotza izango delarik.

Antolatzaileek Zestoako San Juan eta Lizarrako San Jeronimo egoitzei egin nahi diete omenaldia. Hasieran ohorezko sakea eta sari banaketa eurek egiteko asmoa bazegoen ere, egoerak ez du baimentzen eta palkoan egingo zaie omenaldia.

IV. Euskal Herria Txapela honen bereizgarri nagusiena, Euroeskualderen babesa da. Izan ere, Nafarroak, Euskadik eta Akitania berriak osatzen duten erakunde honek, erregio hiritargoa sortzeko helburu estrategikoa izanik, lurraldeen arteko kirol lehiak bultzatzea du bere lehentasunen artean.


Infograma: naiz.eus


Infograma: berria.eus

Twitter

Aldaketa gutxi sailkapenean

Aldaketa gutxi sailkapenean

Athletic 0-0 Eibar berdinketarekin ez da mugimendurik izan sailkapeneko postuetan, Athleticek buruan eta Eibarrek azken postuan segitzen dute, puntu bana gehiagorekin

Athletic 0 – 0 Eibar

Athletic 0 – 0 Eibar

Athleticek eta Eibarrek berdindu egin dute San Mamesen jokatutako partidan. Beraz, aldaketarik ez dago IV. Euskal Herria Txapela 2019/20 edizioaren sailkapenean

Athletic – Eibar, bihar

Athletic – Eibar, bihar

Bihar, larunbata, jokatuko da Athletic – Eibar partida San Mames futbol zelaian, arratsaldeko 18:30etan. IV. Euskal Herria Txapelaren bederatzigarren partida izango da