FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA
IV. Euskal Herria Txapela-Euroeskualdea Kopako aurkezpena egin da
Aurkeztu da ‘IV. Euskal Herria Txapela | Euroeskualdea Kopa’ lehiaketako finala
Ateak itxita eta osasun-protokolo zorrotza jarraituz, jokatuko da IV Euskal Herria Txapela-Euroeskualdea Kopa.
Euskal Herria Kirola elkarteko arduraduna den Kike Zurutuzak gaur egin du IV. Euskal Herria Txapela-Euroeskualdea Kopako aurkezpena.
Izan ere, bihar, irailak 5 jokatuko da Reale Arena zelaian, arratsaldeko 20:30etan Real Sociedad eta Osasuna taldeen artean, EITB 1ek zuzenean emango duelarik.
Jakina den moduan final hau Santander Ligako partidetako derbietan puntu gehien ateratako taldeek jokatzen dute. Aurten Real Sociedad eta Osasuna izan dira lehenengo bi sailkatuak, 16 eta 14 puntu bilduta, hurrenez hurren.
Aurtengo edizioa ezinbestean pandemiak sortutako egoerak ezaugarrituko du, halabeharrez ateak itxita jokatu eta osasun protokolo oso zorrotza izango delarik.
Antolatzaileek Zestoako San Juan eta Lizarrako San Jeronimo egoitzei egin nahi diete omenaldia. Hasieran ohorezko sakea eta sari banaketa eurek egiteko asmoa bazegoen ere, egoerak ez du baimentzen eta palkoan egingo zaie omenaldia.
IV. Euskal Herria Txapela honen bereizgarri nagusiena, Euroeskualderen babesa da. Izan ere, Nafarroak, Euskadik eta Akitania berriak osatzen duten erakunde honek, erregio hiritargoa sortzeko helburu estrategikoa izanik, lurraldeen arteko kirol lehiak bultzatzea du bere lehentasunen artean.
Alaves 0-1 Osasuna
Osasuna nagusi izan da V. Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioaren hamairugarren partidan. Athletic-Eibar izango da hurrengo norgehiagoka, martxoaren 21eko asteburuan.
Alaves – Osasuna, larunbatean
Arratsaldeko 18:30etan hasiko da, Mendizorrotza futbol zelaian. V. Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioaren hamairugarren partida izango da
Reala 4-0 Alaves
Reala nagusi izan da V. Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioaren hamabigarren partidan. Alaves-Osasuna izango da hurrengo norgehiagoka, otsailaren 27an.