HERRI KIROLAK
Itziar Lete, Gipuzkoako Pilota Federazioaren presidente berria
Argazkiak: Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioa
Itziar Lete Andonegi mutrikuarra izango da aurrerantzean Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioko presidentea, Andoni Lertxundiren lekukoa hartuta. Danok Bat Pelotazale Elkarteko kidea, gainera, kargua hartzen duen lehenengo emakumea da.
Itziar Lete ez da edozein pilota munduan. Bere senarrak, Goixerrik (Jon Iñaki Mendizabal), urteak eman zituen Amerikako pilotalekuetan. Itziarrek berak ere sei urte pasatu zituen han. Dituzten bi semeak, Ekaitz eta Aratz, zesta-puntako profesionalak dira, Estatu Batuetako Danian eta Miamiko pilotalekuetan. Hori guztia gutxi balitz bezala, Itziar Letek zortzi urte darama Gipuzkoako Federazioaren zuzendaritzan.
Abenduaren 10ean bukatu zen Zuzendaritza Batzorderako hautagaitzak aurkezteko epea. Hautagai zerrenda bakarra aurkeztu zen, Itziar Lete Andonegi buru zuena. Hautagaitza hori behin-behinean aldarrikatu eta erreklamazioetarako epea zabaldu zuen GEPFko Hauteskunde Batzordeak, abenduaren 15era bitartean. Hala, hautagaitza bakarra egonik hauteskundeak egin beharrik ez dagoenez, eta aurkako erreklamaziorik aurkeztu ez denez, zerrenda behin betiko aldarrikatu du orain Hauteskunde Batzordeak. Eta horrela bukatutzat eman da federazioaren hauteskunde prozesua.
Aurreko legegintzaldian presidenteordea izan da Lete, eta presidente kargua hartu du orain. Zortzi laguneko taldea izango du bidelagun legegintzaldi berri honetan, besteak beste, orain arteko presidentea Andoni Lertxundi Arratibel, oraingoan presidenteorde karguan. Iñaki Lizaso Perezek, Nekane Astigarraga Letek eta Orkatz Argote Erkiziak ere jarraituko dute zuzendaritza taldean. Iker Epelde Agirre, Javier Iraola Calvo, Itziar Lopetegi Rekalde eta Josu Osa Zubia dira kide berriak.
Hauxe da, hain zuzen ere, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren Zuzendaritza Batzorde berria:
Itziar Lete Andonegi, Presidentea
Andoni Lertxundi Arratibel, Presidenteordea
Iñaki Lizaso Perez, Diruzaina
Nekane Astigarraga Lete, Idazkaria
Orkatz Argote Erkizia, Bokala
Iker Epelde Agirre, Bokala
Javier Iraola Calvo, Bokala
Itziar Lopetegi Rekalde, Bokala
Josu Osa Zubia, Bokala
HERRI KIROLAK
Amaitu berri da Euskal Herriko Sega Liga
Migel Mari Jauregi Altzo jantzi du gizonezkoen txapela, Ainara Otamendik emakumezkoetan, Josu Mendizabal gazte mutiletan, eta Mattin Etxarrik haurretan
Mikel Larrañagak eskuratu du finalerako hirugarren txartela
Aizkoran Larrañagak Otañori irabazi zion, harrian Urrak 42 jasoaldi egin zituen eta Magunazelaiak 44, eta Karmele Gisasolak 49 altxaldi egin zituen
Urrezko Aizkolarien finalera sailkatu da Julen Alberdi Txikia IV.a
Aizkoran Txikiak Mugertzari irabazi zion, harrian Peñak 43 jasoaldi egin zituen eta Eizmendik 42, eta Udane Ostolazak aurreko marka hobetu zuen