KAYAK
Itxas Gainek irabazi du Donostia-Pasaia-Donostia itsas zeharkaldia
Argazkiak: euskalkanoe.eus
Donostia-Pasaia-Donostia itsas kayak zeharkaldia jokatu zen pasa den larunbat goizean
Larunbatean izandako tenperatura altuak medio, antolatzaileek ibilbidea laburtzea erabaki zuten, guztira 10 kilometro eskaseko saioa prestatuz, ibilbideko ziaboga bakarra Emisario buian emanez, Animetako puntaren parean. Irteerak multzoka eman ziren pilaketak ekiditeko, eta orohar osasun protokoloek agintzen dituzten neurriak bete ziren, Real Club Náutico San Sebastian-ek antolatutako proban.
Euskadiko Koparako puntuagarria den proba honen XVIII. ekitaldian garaipena lortu zuen Zumaiako Itxas Gain klubak, astebete lehenago Euskadiko txapelketan lortutako garaipena berretsiz. Klubetako sailkapen nagusian, bigarren Pasaia Kayak 2005 K.K. izan zen eta hirugarren Amuitz Outrigger P.K.
Banakako sailkapenean, gizon Senior K-1ean Jose Mari Villagarcía (Itxas-Gain Zumaiako urola Itsas-adarreko P.K.).izan zen garailea, atzetik Antton Araneta eta Aritz Fernandez helmugaratu zirelarik.
50 urtez beherako beteranoetan Bertol Badiola (Amuitz Outrigger P.K.) izan zen garailea, eta 50 urtez gorakoetan Javier Lizancos (Itxas-Gain Zumaiako urola Itsas-adarreko p.k.).
Emakumezko beterano K-1ean, Cristina Iraeta (Club Atlético San Sebastián) izan zen azkarrena.
K-2 gizon seniorretan, Carlos Jafet Urruzola eta Beñat (Pasaia Kayak 2005 K.K.) izan ziren garaileak eta K-2 mistoetan Irati Osa eta Unai Azkune (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.), azken hauek estropadako denbora onena egin zutelarik.
Gaztetxoen parte hartzea ere izan genuen oraingoan, K2 junior neska mailan Sara Rezola eta Leire Sánchez izanik garaileak, eta gizonezko kadete K2 mailan Haritz Aizpurua eta Oihan Urbieta. Bi bikoteak Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K. klubetik etorriak.
Hona hemen Donostia-Pasaia-Donostiako emaitzak:
K1 Senior
1. Jose Mari Villagarcia (Itxas-Gain), 4:42:68
2. Antton Araneta (Pasaia Kayak), 45:31:11
3. Aritz Fernandez (ATSS), 46:08:03
4. Iñigo Lois (Pasaia Kayak), 46:23:01
5. Martin Egaña (Itxas-Gain), 47:19:17
K1 Beteranoak
1. Bertol Badiola Egues (Amuitz Outrigger), 46:43:43
2. Oier Aizpurua (Itxas-Gain), 4.9:03:35
K1 Beteranoak +50
1. Javier Lizancos (Itxas-Gain), 46:37:19
2. Raul barba (ATSS), 48:20:47
3. Mikel Amenabar (Amuitz Outrigger), 49:08:85
4. Rafa Ocerin (Plentzia P.T.), 51:50:65
5. Ramon Vega (Pasaia Kayak), 52:39:74
K2 Mixtoak
1. Irati Osa-Unai Azkune (Itxas-Gain), 43:45:86
2. Maite Etxabe-Eñaut Aizpurua (Itxas-Gain), 44:36:08
3. Izaskun Gonzalez-Jon Lazkano (Itxas-Gain), 46:34:47
4. Iñaki Etxeberria- Aiora Irazu (Donostia Kayak), 46:36:69
5. Javier Loroño Abad- Estibalitz Ruiz Ruiz de infante (Kayak Club Castro Urdiales), 56:09:24
K2 Emakumezko Jubenilak
1. Sara Rezola-Leire Sanchez (Itxas-Gain), 58:34:45
K2 Gizonezko Kadeteak
1. Haritz Aizpurua-Oihan Urbieta (Itxas-Gain), 52:42:36
Kluben sailkapen nagusia
1. Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K., 188 puntu
2. Pasaia Kayak 2005 K.K., 80 puntu
3. Amuitz Outrigger P.K., 54 puntu
4. ATSS, 80 puntu
5. Plentzia P.T., 27 puntu
6. Donostia Kayak K.E., 15 puntu
7. Barrika P.T., 0 puntu
8. S.D.Santiagotarrak, 0 puntu
9. Kayak Club Castro Urdiales, 0 puntu
10. Tolouse, 0 puntu
Donostia-Pasaia-Donostia itsas zeharkaldiko sailkapen osoak ikusteko sakatu HEMEN
KAYAK
Alaves 2-1 Eibar
Alavesek irabazi du IV. Euskal Herria Txapela 2019/20 edizioaren bigarren bueltako lehen partida, eta sei puntu ditu orain sailkapenean. Eibarrek azken postuan jarraituko du
Urrezko binakako aizkolarien finalerako azken txartela jokoan
Binakako txapelketako azken finalistak erabakiko dira igandean Beasainen, Antzizar kiroldegian, eguerdiko 12:00tan hasita
XX. Hondarribiko Traineru Jaitsiera larunbatean
Aurtengo edizioan, orotara 35 traineru arituko dira lehian goizeko 12:00etatik aurrera Hondarribiko hondartzaren parean