EUSKAL PILOTA
Irati Ruiz de Azua eta Laura Saez Arzamendi Probintzialeko txapeldunak
Irati Ruiz de Azuak eta Laura Saez Arzamendik Probintzialeko gomazko txapela irabazi zuten, finalean 30-29 nagusituta Ane Isasmendi eta Ane Murgaren aurka.
Arabako pilotak asteburu ederra bizi izan zuen berriki, Txapelketa Probintzialeko hainbat finalekin. Ikusgarriena, zalantzarik gabe, elite mailako emakumezkoen gomazko paleta izan zen, non Irati Ruiz de Azua eta Laura Saez Arzamendi gailendu zitzaizkien Ane Isasmendi eta Ane Murgari, emozioz beteriko norgehiagoka. Partida osoa, erritmo eta abiadura handikoa izan zen, oso lehiatua, modalitate horretako lau handiekin.
Lehia, lurraldeko lau paletistarik onenen artean, Saez Arzamendiren nagusitasunak markatu zuen atzealdean, partida bikaina jokatu zuena eta askoz lehenago garaipena lortu ahal izan zuena. Hala ere, Murgak eta Isasmendik ez zuten amore eman eta garaipena lortzeko zorian egon ziren azken tantoan.
Esa bezala, partidaz betetako asteburuan, txapelketa probintzialeko final gehiagorekin, emakumezkoen gomazko finala igandean jokatu zen Mendizorrotzako 3. pilotalekuan. Errekaleorreko bi bikote aritu ziren nor baino nor gehiago, elkar ezagutzen duten aurkari eta lagunak. Eta garaipena Irati Ruiz de Azuak eta Laura Saez Arzamendik eskuratu zuten tanto bakarraren aldeagatik izan bazen ere.
Bikote garailearen atzelariak, lehiaren erritmoa eta txapela eskuratzeko bidea markatu zituen bere iraunkortasun, lasaitasun eta kalitatearen bidez. Hori bai, behin partida ia poltsikoan zutela, modu inkontzientean, bere prestazioak lasaitu zituen eta aurkariak markagailuan hurbiltzea losrtu zuten, 29nako berdinketa ere eman zelarik.
Iratik berriz, berme osoz lagundu zion bere atzelariari eta, nahiz eta bere zonaldean, errematean zein defentsan partida bikaina jokatu zuen aurkari batekin topo egin zuen.
Nafarroako eskuz banakako zein bost eta erdiko paleta goma txapelketak lehiatu dira
Paleta gomako txapelketan, Dabid Albiasu eta eskuz banakakoan Iosu Iruritak jantzi zituzten lehenengo mailako txapelak
Ostiralean hasiko da Promozio mailako Buruz Buruko Txapelketa
Asteburu honetan jokatuko dira finalaurdenak, Irunen, Bilbon eta Eibarren
Kutxabank Pala Ligako lehenengo jardunaldia jokatu zen larunbatean
Garate-Ibai Perez bikotea 3-0 nagusitu zitzaion Ibarguren-Ibargarayri eta Necol eta Gordonek 3-2 Gaubeka-Del Riori