EUSKAL PILOTA
Iparlur Masters Txapelketa sei erremontistekin hasiko da larunbatean
Iparlur Masters Txapelketa aurkeztu berri dute Galarretan eta aurtengo banakako Mastersa berrikintzekin dator. Inoiz baino pilotari gehiagok jokatuko dute, sei, eta bi debutari izango ditu; Zubiri eta Goikoetxea V.a. Beste lauak Juanenea, Ansa II.a, Urriza eta Barrenetxea IV.a izango dira.
Buruz Buruko Kutxabank Torneoko sei erremontista onenak jokatuko dute Mastersa eta guztira bost partida daude iragarrita bost larunbatetan. Lehenengo partidua larunbat honetan, urtarrilaren 22an jokatuko da eta Juaneneak eta Zubirik neurtuko dituzte indarrak. Juanenea laugarren sailkatu zen udaran eta Zubiri bosgarren. Garailea finalerdietara pasako da.
Bigarren partida urtarrilaren 29an jokatuko dute Goikoetxea V.ak eta Ansa II.ak. Bi urnietarren arteko partida izango da eta Goikoetxea seigarren sailaktu zen Kutxabank Torneoan eta Ansa hirugaren.
Lehenengo finalerdia otsailaren 5ean izango da eta Urrizak Ansa eta Goikoetxearen arteko partidaren irabazlea izango du kontrario.
Bigarren finalerdia Barrenetxea IV.ak jokatuko du Juanenea edo Zubiriren aurka otsailaren 12an. Gogoratu behar da Barrenetxea dela Banakako txapelduna eta Urriza azpitxapeldun dela. Finala, finalerdietako irabazleek jokatuko dute otsailaren 19an.
Indarberrituta eta berrikuntzaz josia dator aurtengo Plazandreak
Bigarren edizioa ekainaren 21ean abiatuko da, bederatzi pilotari arituko direlarik hiru entrenatzaileren esanetara
Plazaz Plazako jardunaldia jokatu zen igandean Otxandion
Emaitza: Ainhoa Ruiz de Infante-Olatz Ruiz de Larramendi 19 / Olatz Arrizabalaga-Ane Mendiburu 22
Tafallak eta Etxarrik txapeletarako bidea argitu dute
Nafarroako Foru Komunitatea Txapelketa fase erabakigarrian sartu da