FUTBOLA/EUSKAL SELEKZIOA
Inoiz ez da berandu, asmoa ona bada
Argazkia: @EFF_FVF
Inoiz ez da berandu, asmoa ona bada
Gaur bertan aurkeztu du Luis Mari Elustondo presidenteak, Nerea Zalabarria, Jon Redondo eta David Salinas-Armendarizekin batera, Euskadiko Futbol Federazioa UEFA eta FIFAko kide izateko eskaera. Badira bi urte, batzarrak kasik aho batez, urrats hori ematea eskatu ziola. Eta bere agintaldia amaitzear dagoela, gauzatu egin du eskaera.
Orain Espaniako Federazioari, FIFAri eta UEFAri dagokie erabakitzea. Eta ezetza jaso ezkero kirol epaitegitara joateko aukera izango da. Negoziazio politikoaren eta bide juridikoaren garaia izango da.
Ofizialtasunaren bidea hasi besterik ez da egin.
Hauteskundeak zirela eta alderdi guztiei galdetu genien gai honen inguruan duten posizioaz. Eta honela erantzun zigun PSEk, gaztelaniaz: «Los Socialistas Vascos respetamos y apoyamos a las federaciones deportivas de Euskadi que, voluntariamente y dentro de su marco privado de autorregulación, hayan emprendido acciones para participar en campeonatos oficiales a nivel internacional. Así, lo reflejamos con nuestro apoyo a una iniciativa parlamentaria aprobada en la recién terminada legislatura en la Cámara Vasca.»
Pentsatzeko da, beraz, Euskadiko Alderdi Sozialistak begi onez ikusiko duela Euskadiko Federazioak emandako urratsa, eta Madrileko Gobernuan dauden euren alderdikideak, bidea errazten lagunduko dutela.
Ofizialtasuna lortzea da Euskal Herria Kirolak elkartearen erronka nagusienetako bat. Uste osoa dugu gaurko eskaerak aurrera egiteko bidea zabaldu duela. Orain aurrera egiteko adorea eta kemena beharko da, alor guztietan. Bidean oztopoak eta eragozpenak ere izango ditugu eta.
Baina gaur Euskadiko Federazioko presidente Luis Mari Elustondo zoriontzeko unea da. Baita berarekin batera Nerea Zalabarria, Jon Redondo eta David Salinas-Armendariz ere. Urrats bat eman da ofizialtasunaren alde, bidea zabaldu da. Aurrera egiteko beti alboan izan gaitu Federazioak ibilbide honetan, eta alboan izango gaitu datorren presidente eta talde berriak ofizialtasunaren aldeko ahaleginean.
Euskal Herria Kirola
IRITZIA/ELKARRIZKETAK
Beñat Zarrabeitia: “Un partido que se juega en las canchas y se gana con diplomacia”
Euskal Selekzioen ofizialtasunaz, 2018. urtearen amaierako balantzea
Juanjo Alvarez “Hacia la oficialidad internacional de las selecciones vascas”
Ni la legislación española, ni la europea ni la internacional prohíben la oficialidad internacional de las selecciones deportivas vascas.
“Garrantzitsua, ezinbestekoa eta atzera-bueltarik gabea”
EFFko Batzarrak onartutako erabakia instituzioetan, federazioetan, klubetan, zelaietan, harmailetan… zintzoki defenditzea baino ez dagokigu guztioi