EUSKAL PILOTA/XAREA
Infantil nesken mailako historiako lehen txapelak lortu dituzte Isasa eta Mendizabalek
Matxalen Mendizabalek eta Maider Isasak txapel historikoak lortu zituzten,Infantil nesken mailako historiako Gipuzkoako lehen xare txapelketa irabazita
Larunbatean, otsailak 29, Infantil (mutilak eta neskak) eta kadete mailetako Gipuzkoako xare txapelketako finalak jokatu ziren Irurako Ametsa trinketean, 16:00 etatik aurrera.
Urtarrilaren 11an hasi zen infantil eta kadete mailako Gipuzkoako xare txapelketa eta egun oso berezia izan zen, historian lehen aldiz jokatu baitzuten Infantil mailako neskek xareko lehiaketa ofizial batean.
Larunbat honetan, Mendizabalek eta Isasak, finalean, Naroa Goenaga-Nahia Gorriti bikoa, 30-18 menpean hartu zituzten, garaipen historikoa lortuta.
Hasiera orekatua izan zen baina partidaren erditik aurrera Matxalen Mendizabalen nagusitasuna agerian geratu zen, eta Maiderren laguntza onarekin, eroso xamar lortu zuten garaipena.
Emakume mailako historiako lehen xare txapeldunak izan dira Matxalen Mendizabal eta Maider Isasa. Txapeldun-orde, berriz, Naroa Goenaga eta Nahia Gorriti izan dira. Eta ohorezko koadroa Nora Galartzak eta Irati Fernandezek osatu dute.
Infantil mutilen mailako finala, Bernal-Lopetegi eta Yarza-Heras bikoek jokatu zuten. Ustez faboritoak ziren Bernal eta Lopetegik ez zuten bere onena eman eta Yarza eta Herasek aldiz oso partida ona jokatu zuten. Herasek ondo eutsi zuen atzealdean eta Yarzak tantuak amaitzen asmatu zuen, azkenean 30-24 irabazi zutelarik.
Kadete mailako mutilena izan zen azken finala, non Zabalegi-Isasa I bikoa erraz nagusitu zen Lopetegi-Huitzi bikotearen aurka, 35 eta 24 irabaziz. Julen Zabalegi eta Iker Isasa nagusi izan ziren partida osoan, huts gutxi eginez, eta defentsan bikain arituz. Horrez gain, erasoan ere asmatu egin zuten Julenek eta Ikerrek.
Amaitzeko, Federazioko, Udaletxeko eta Ametsa Pilota Elkarteko ordezkariek sariak banatu zituzten eta bildutako jendearen txaloekin eman zitzaion amaiera 2020ko xareko Gipuzkoako Txapelketari.
Gipuzkoako xare txapelketako finalen emaitzak:
Lehen partida, infantil mutilak, Ametsa 1 (Bernal-Lopetegi) 24/ Ametsa 2 (Yarza-Heras) 30
Bigarren partida, infantil neskak, Ametsa 3 (Mendizabal-Isasa II) 30 / Ametsa 2 (Goenaga-Gorriti) 18
Eta hirugarrena, kadete mutilak, Ametsa 5 (Zabalegi-Isasa I) 35 / Ametsa 2 (Lopetegi-Huitzi) 24
“Arkupetik trinketera 1919-2019” aldizkaria argitaratu dute
Xarea kirol berezia da herrian, Irurako ondare izatera iritsi delarik, eta hartara mendeurrena (Xareak Irurarekin izan zuen lehen harremana, 1919. urtean gertatu zen) ospatzeko ekitaldi ezberdinak antolatu zituzten abenduan. Urtarrilean, Irura eta xarearen arteko lotura berezi horren berri emateko aldizkaria argitaratu zuten. “Arkupetik trinketera 1919-2019” aldizkaria eskuratzeko sakatu HEMEN
Sherpa.ai Binakako Aizkolari Txapelketa, uztailaren 16an
Lehiaketa Azpeitian jokatuko da, hiru mailatan (lehen mailan, promozio mailan eta emakumezkoen mailan), guztira 12 bikote arituko direlarik
Euskal Herriko Pilota Selekzioa Valentziar selekzioaren aurka lehiatu da Oiartzunen
Joko zuzeneko modalitate ezberdinetan aritu dira: bote luzea, plaza librea, mahi jokoa eta paxaka
Gaztedi A nagusitu da 560 kiloko lehenengo jardunaldian
Goiherri bigarren sailkatu zen, Gaztedi B hirugarren, Akelarre laugarren, Mutriku bosgarren eta Gaztedi C seigarren