LASTERKETAK
Iñaki Olano eta Alizia Olazabal nagusitu dira Eltxotrailen
Pasa den larunbat arratsaldean lehiatu zen laugarren Eltxotrail mendi lasterketa Orendainen, non Iñaki Olano eta Alizia Olazabal nagusitu ziren
Bi lasterketa egin dira aurten ere, 21 kilometrokoa eta 8,3 kilometrokoa. Lasterketa luzean, 86 korrikalarik hartu zuten parte ibilbidea honakoa zelarik: Ibiur urtegira jaitsi ziren eta handik Gaintzara igo, jarraian, Altzagaratetik igaro ondoren, Baliarrain aldera joan ziren eta handik berriro Ibiur urtegira jaitsi eta bukatzeko Orendainera igo ziren. Guztira 730 metro positiboko aldapa izan zuten.
Gizonezkoetan, denbora hoberena Iñaki Olano altzotarrak egin zuen (1:28:39) errekor berria ezarrita gainera. Bigarren Julen Azkue tolosarra izan zen (1:31:40) eta hirugarren Goar Lopetegi ibartarra (1:33:20ean).
Emakumeetan Alizia Olazabal izan zen irabazlea, 1:54:43ko denbora eginda, bidenabar beteranoetan emakumezkoen lehen saria ere eskuratu zuelarik. Bigarren postuan Laiane Arrospide ibartarra sailkatu zen (1:55:11) eta hirugarrena helmugaratzen Maialen Gurrutxaga izan zen, 1:57:39ko denboran.
SAILKAPENAK
Gizonezkoak
1 OLANO ORBEGOZO, Iñaki 1:28:39
2 AZKUE ORIA, Julen 1:31:40
3 LOPETEGUI NIETO, Goar 1:33:20
4 ETXEBERRIA EIZAGIRRE, Ibai 1:36:39
5 LASA BERDEGUE, Gaizka 1:38:20
6 SAN SEBASTIAN ELOLA, Aitor1:40:15
7 SARALEGI, Beñat 1:40:28
8 AGIRREZABALA ITURRALDE, Iban 1:40:33
9 ZUBELDIA LARRARTE, Jon 1:40:57
10 MENDIZÁBAL LULUAGA, Adur 1:42:48
Emakumezkoak
1 OLAZABAL DONATO DE LOPEZ, Alizia 1:54:43
2 ARROSPIDE GARMENDIA, Laiane 1:55:11
3 GURRUTXAGA, Maialen 1:57:39
4 IBARBIA, Aitziber 2:02:18
5 LOPEZ IRASTORZA, Janire 2:09:41
6 ITURRIA ALZATE, Irene 2:13:13
7 URTEAGA, Maite 2:13:59
8 ARRIOLA DIEZ, Pilar 2:15:12
9 EGIGUREN, Ainhoa 2:17:11
10 FERNANDEZ DE ARROYABE EGAÑA, June 2:23:52
Eltxotrail mendi lasterketako ibilbide luzea egin behar zutenak irten ondoren atera ziren ibilbide laburrekoak. Denera, 8,3 kilometro osatu behar izan zituzten ibilbide hau hautatu zuten 89 korrikalariek. Oier Larrañaga izan zen azkarrena, 35:18ko denboran. Bigarren, Aritz Lasa helmugaratu zen (35:40) eta hirugarren Jakes Aldasoro (36:26).
Emakumeetan, Libe Lafuente nagusitu zen 44:23ko denboran helmugaratuta. Atzetik, bigarren postuan Nagore Azkue sailkatu zen (44:33) eta hirugarren Nagore Esnaola (45:04).
Oihana Kortazarrek hiru eguneko Sanabria Trail proba irabazi du
Hiru etapetan izan zen azkarrena Kortazar, lehenengo bietan iaz egindako markak hobetuta
Iñaki Isasik eta Enara Oronozek irabazi dute Zegama-Aizkorri mendi duatloia
Euskal Herriko mendi duatloi zirkuituko bosgarren proba izan da honakoa
Malen Osa eta Aitor Ajuria irabazle Aloñako Igoeran
Guztira, 335 lasterkarik hartu dute parte igande honetako proban, horietatik 31 emakumezkoak