MENDI LASTERKETAK
Iñaki Isasik eta Mayi Mujikak irabazi dute Aiarako Mendi Duatloia
Aiarako Mendi Duatloia jokatu zen urriaren 3an, Arespalditzan, non Iñaki Isasi eta Mayi Mujika nagusitu ziren
Sanprudentzio jaietan jokatzekoa zen proba hau Aiarako udalerriko herrietako bat eta hiriburua ere den Arespalditzan, baina pandemiaren ondorioz dataz atzeratu behar izan zuten, apiriletik urrira arte. Iragan asteburuan ordea, lehiatu zen Aiarako Mendi Duatloia, eta sekulako arrakasta izan zuen, kirolari eta zale andana bertaratu zirelarik.
Kirolariek sei kilometro korrika egin zituzten lehenik, 15 kilometro bizikletan gero eta kilometro eta erdi korrika amaieran. Ibilbide gogorra eta teknikoa zen inondik inora, eta azkenean Iñaki Isasi gailendu zen gizonezkoen artean eta emakumezkoen artean Mayi Mujika izan zen irabazlea.
Esan bezala, emakumezkoen artean Mayi Mujika izan zen garailea, aurreko bi lasterketetan, Beasainen eta Urduñan, bigarren izan ondoren. Maria Gomez sailkapen orokorreko buruak eta aurreko bi lasterketen irabazleak aldiz bigarren postua eskuratu zuen eta Ainara Pequeño hirugarren postuan helmugaratu zen.
Euskal selekzioko kidea den Mujikak mendi lasterketen Munduko Kopan lehiatzeko asmoa zuen aurten, baina hori ere ez da jokatu. Hala ere aurtengo Euskal Herriko mendi duatloi zirkuituko zazpi probetan lehiatzeko asmoa du, Mujika Bizkor Bizikletak etxearen babesarekin.
Gizonezkoetan berriz, aurten ere Iñaki Isasi Floresek lortu du berriro lehen postua gizonezkoen banakako proban. Hasieran ez da lehena kokatu, baina txirrindulara igo eta gero lasterketaren buruan jarri da eta azkenean estuasunik pasa gabe gabe eskuratu du garaipena, 1:32:43ko marka eginda. Bere atzetik sartu dira Alexander Ordeñana eta Javier Goitia.
Bestalde, Paul Bereziartua eta Gorka Pagonabarraga gailendu ziren bikotekako proban. Tim Meusen eta Iker Olabarria bigarren izan ziren eta Aritz Iturribarria eta Jon Sanchez hirugarren.
Gorka Gerrikabeitia Lopezek ere saria eraman zuen etxera, azken lasterkaria izan baitzen muga zeharkatzen. Horrez gain, Aiara Taldea onena izan zen diziplina kolektiboan.
Zaldibiako Mendi Lasterketa bertan behera
Ekainaren 20an egitekoa zen bigarren edizioa hurrengo urtera arte atzeratu dute
Mendi lasterketetako Euskal Selekzioa etxean gelditzen da (III)
Vanessa Pelaez Martinez (1991, Andoain), Euskal Selekzioko mendi korrikalariari elkarrizketa
Bertan behera geratu da aurtengo Flysch Trail mendi lasterketa
WMRA mendi lasterketen munduko kopa zumaiara itzuliko da 2021ean, maiatzaren 8an eta 9an