MENDI LASTERKETAK
Iñaki Isasik eta Enara Oronozek irabazi dute Zegama-Aizkorri mendi duatloia
15:30ean puntuan hasi zen pasa den larunbatean Zegama-Aizkorri mendi duatloia, Zegamako Elkartu Nahi Txirrindulari Elkarteak antolatuta. Guztira 106 txirrindularik hartu zuten parte, 68k banaka eta gainontzekoak bikoteka. Horietatik bederatzi neska baino ez dira animatu, seik banaka parte hartu dute eta gainontzeko hiruak bikoteka.
Zegamatik San Adrianera igo eta bertatik Aizkorri aldera abiatu ziren korrikalariak, Zegama-Aizkorriko ibilbide beretik, Aizkorriko puntan, ermitari buelta eman behar izan ziotelarik. Azkenik, berriro Zegamara itzuli eta herrigunean amaitu zen lasterketa.
Lehenengo sektorea, bizikletan, 9,4 kilometro eta 723 metro desnibel positibokoa izan zen, bigarren sektorea, korrika, 5,4 kilometro eta 558 metro desnibel positibokoa, eta hirugarrena, bizikletan, 10,5 kilometro eta 723 metro desnibel negatibokoa.
Gizonezkoetan, Iñaki Isasik irabazi zuen lasterketa, 1:52:48ko denbora eginda. Atzetik Xabier Madrona izan zen bigarren (1:53:14) eta Eneko Gurrutxaga hirugarren (1:55:53).
Emakumezkoetan berriz, Enara Oronoz izan zen aurrena helmugaratzen 2:29:15eko denborarekin. Garaipen erosoa lortu zuen Oronozek, bigarren eta hirugarren postuetan sailkaturiko Inma Pereiro (3:01:00) eta Nekane Praderari (3:03:00) alde nabarmena atera baitzien.
Bikoteka Aitor-Perez eta Jon Urteaga izan ziren irabazleak, 1:50:39ko denboran helmugaratuta. Hugo Ricardo Texeirak eta Ibon Ruiz de Alda (1:56:15) bigarren sailkatu ziren eta Borja Aranzabal eta Jon Alberdi hirugarren (1:57:04).
SAILKAPENAK
Gizonezkoak
1 IÑAKI ISASI AIARAMENDI KORRIKALARIAK 1:52:48 3
2 XAVIER MADRONA VILÀ CLUB TRIATLOR LLUÇANES 1:53:14
3 ENEKO GURRUTXAGA UGARTE GALARREGI GALDARATZ 1:55:53
4 JOSU URRESTARAZU GARCIA 2:00:02 9 0:46:26
5 ANDER URIARTE ITURBE SAKATU 2:00:17
Emakumezkoak
1 ENARA ORONOZ MATEO YURREBASO 2:29:15
2 INMA PEREIRO GONZALEZ 3:01:55
3 NEKANE PRADERA BELAR 3:03:51
4 AINHOA USANDIZAGA ZUBIAURRE 3:09:24
5 ZURIÑE FRUTOS 3:24:30
Erreleboka
1 JON / AITOR URTEAGA ALBERDI / PÉREZ ARRIETA ELKARTU NAHI 1:50:39
2 HUGO RICARDO / IBÓN TEIXEIRA MATIAS / RUIZ DE ALDA 1:56:15
3 BORJA / JON ARANZABE / ALBERDI 1:57:04
4 JOSE / IÑAKI TALAVERA / SALABERRIA 1:57:46
5 PELLO / ION ANDER OLABERRIA / INSAUSTI IRASTORZA 2:00:05
Euskal Herriko mendi duatloi zirkuituko bosgarren proba izan da honakoa, aurretik Igantzi, Igartza, Urduña eta Arespalditzakoa lehiatu baitira (Arriarango proba bertan behera geratu da eta Ibarrakoa atzeratu egin da eta azkenean Azaroaren 6an izango da).
Honenbestez, Euskal Herriko Mendi Duatloi Zuirkuituaren sailkapenak honela daude:
Gizonezkoak
1 ISASI FLORES IÑAKI 461 puntu (100+90+81+90+100)
2 URRESTARAZU GARCIA JOSU 374 puntu (81+73+66+81+73)
3 GURRUTXAGA UGARTE ENEKO 308 puntu (0+81+73+73+81)
4 BEREZIARTUA PLAZA PAUL 280 puntu (90+100+90+0+0)
5 APERRIBAI URIBETXEBARRIA JON 260 puntu (66+48+55+46+45)
Emakumezkoak
1 ORONOZ MATEO ENARA 400 puntu (0+100+100+100+100)
2 USANDIZAGA ZUBIAURRE AINHOA 246 puntu (100+0+0+73+73)
3 FRUTOS GUTIERREZ ZURIÑE 222 puntu (0+0+90+66+66)
4 CARRASCOSA GARCIA MONICA 90 puntu (0+0+0+90+0)
5 PEREIRO GONZALE INMA 90 puntu (0+0+0+0+90)
Mendi lasterketetako Euskal Selekzioa Munduko Kopan
Euskal Selekzioko korrikalariek parte hartuko dute 2019ko Munduko Kopako 11 lasterketatan
Ander Garcia (Gasteiz) eta Maider Leoz (Iruñea) izan dira azkarrenak XVIII. Gasteiz Hiria Herri Lasterketan
LASTERKETAK/GASTEIZ HIRIA Argazkia: @RitxiWar XVIII. Gasteiz Hiria Herri Lasterketan nagusien kategorietako irabazleak izan ziren Ander Garcia (Gasteiz) eta Maider Leoz (Iruñea). Sailkapenak: herrikrosa.eus Sailkapenak 2016: todorun Sailkapenak 2015: todorun...
XVIII. Gasteiz Hiria Herri Lasterketa-2017
LASTERKETAK/GASTEIZ HIRIA Igande honetan, urriak 5, jokatuko da Gasteizen XVIII. Gasteiz Hiria Herri Lasterketa, urtetik urtera antolatu ohi dugun herri lasterketa, kirola ere Euskal Herriaren gure nortasunarekin uztartuta bizitzeko eta sustatzeko ildoan. Ohi...