ELKARRIZKETAK/PILOTA
Imanol Arrese: “Bizkaitarrok ezingo dugu Euskadiko Federazioko hauteskundeetan parte hartu”
Imanol Arrese (Igorre 1990), Lemoan bizi den pilotaria da. 7 urtez geroztik ari da esku pilotan eta oraindik aritzen da. Beste pilotari batzuekin elkartu, eta Bizkaiako Federaziorako hautagaitza aurkeztu dute. Enaitz Olaeta bilbotarra dute presidentegaia eta bera bigarren postuan doa.
Euskadiko Federaziorako hauteskundeetarako deialdia atera eta bi egunetara hitz egin dugu berarekin.
Egun On Imanol. Nolatan otu zitzaizuen Federaziorako hauteskundeetara aurkeztea?
Gure artean askotan hitz egin dugun kontua da. Pilotariak eta lagunak gara denok eta badakigu Federazioak pilotarien alde zer egin dezakeen. Estankatuta ikusten genuen aurreko junta, teknifikazio kontuetan, konpetiziotan, gai askotan. Eta aldaketa behar zela iruditu zitzaigun eta animatu egin gara.
Noiz izango dira Bizkaiako Federaziorako hauteskundeak?
Oso mantso doa. Maiatzerako izango dela esaten dute, baina ordurako Euskadiko Federaziorako hauteskundeak eginak izango dira, eta Bizkaian batzarra berritu gabe dagoenez, bizkaitarrok ezingo dugu Euskadiko Federazioko hauteskundeetan parte hartu.
Ze konpromiso duzue euskararekiko?
Taldeko guztiak euskaldun zaharrak gara. Bizkaiako puntu ezberdinetakoak izanda ere eta euskalki ezberdinak hitz egin arren, gure artean euskaraz aritzen gara guztiok. Barru barruan dugun gaia da eta konpromiso sendoa dugu euskarekiko.
Zer iritzi duzue Euskal Selekzioaz?
Bitxia gure jatorrizko kirola izanda pilota nazioartean gure herria ordezkatzen aritu ezina. Badakigu traba handiak daudela Espainiako Federazioaren aldetik eta baita ere nazioarteko Federazioaren aldetik. Baina guretzat ildo estrategiko bat izango da, eta Federazioan sartu bezain pronto bide-orri bat egingo dugu, nazioartean gure selekzioa ofizialki aritu dadin.
ELKARRIZKETAK/FUTBOLA/EUSKAL SELEKZIOA
VII. Euskal Kopako finala: Athletic 3 R.Sociedad 0
FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA Argazkia: Berria → berria.eus: Athleticek seigarren Euskal Kopa eskuratu du, Realari 3-0 irabazita Athleticek seigarren Euskal Kopa eskuratu du, Realari 3-0 irabazita Elgoibarren (Gipuzkoa) jokatu zuten atzo Euskal Kopako finala, eta...
Lehen Txapelketa Txapelik gabe
Euskal Herria Kirolaren partetik lehenik eta behin eskerrak eman nahi dizkiegu Lasesarrera gerturatu diren guztiei. Askok esfortzua egin behar izan dute euskal futbolaren festa izan behar zuena bizitzera etortzeko. Autoritateak, Juan Martinez de Irujo eta zalego guztia (2.500 ikusletik gora) futbolaz gozatzera etorri da Barakaldora eta halaxe zen baita ere gure nahia. Horregatik pena bat izan da jai honek horrelako amaiera edukitzea.
[jarraitu irakurtzen]
Txapeldunik ez, Euskal Herriko I. Futbol Txapelketaren finalean
Argazkia: Marisol Ramirez / ARP (Berria) → berria.eus: Eman gabe geratu da kopa ATHLETIC 2 ALAVES 2 Eman gabe geratu da kopa Athletic eta Alaves gogor aritu dira Euskal Herriko Txapelketako finalean, eta epaileak bertan behera utzi du partida neurketa amaitzeko...