ELKARRIZKETAK/PILOTA

Imanol Arrese: “Bizkaitarrok ezingo dugu Euskadiko Federazioko hauteskundeetan parte hartu”

by | 2021/03/01

Imanol Arrese (Igorre 1990), Lemoan bizi den pilotaria da. 7 urtez geroztik ari da esku pilotan eta oraindik aritzen da. Beste pilotari batzuekin elkartu, eta Bizkaiako Federaziorako hautagaitza aurkeztu dute. Enaitz Olaeta bilbotarra dute presidentegaia eta bera bigarren postuan doa.

Euskadiko Federaziorako hauteskundeetarako deialdia atera eta bi egunetara hitz egin dugu berarekin.

Egun On Imanol. Nolatan otu zitzaizuen Federaziorako hauteskundeetara aurkeztea?

Gure artean askotan hitz egin dugun kontua da. Pilotariak eta lagunak gara denok eta badakigu Federazioak pilotarien alde zer egin dezakeen. Estankatuta ikusten genuen aurreko junta, teknifikazio kontuetan, konpetiziotan, gai askotan. Eta aldaketa behar zela iruditu zitzaigun eta animatu egin gara.

Noiz izango dira Bizkaiako Federaziorako hauteskundeak?

Oso mantso doa. Maiatzerako izango dela esaten dute, baina ordurako  Euskadiko Federaziorako hauteskundeak eginak izango dira, eta Bizkaian batzarra berritu gabe dagoenez, bizkaitarrok  ezingo dugu Euskadiko Federazioko hauteskundeetan parte hartu.

Ze konpromiso duzue euskararekiko?

Taldeko guztiak euskaldun zaharrak gara. Bizkaiako puntu ezberdinetakoak izanda ere eta euskalki ezberdinak hitz egin arren, gure artean euskaraz aritzen gara guztiok. Barru barruan dugun gaia da eta konpromiso sendoa dugu euskarekiko.

Zer iritzi duzue Euskal Selekzioaz?

Bitxia gure jatorrizko kirola izanda pilota nazioartean gure herria ordezkatzen aritu ezina. Badakigu traba handiak daudela Espainiako Federazioaren aldetik eta baita ere nazioarteko Federazioaren aldetik. Baina guretzat ildo estrategiko bat izango da, eta Federazioan sartu bezain pronto bide-orri bat egingo dugu, nazioartean gure selekzioa ofizialki aritu dadin.

ELKARRIZKETAK/FUTBOLA/EUSKAL SELEKZIOA

Eibar-Osasuna, ostegunean

Eibar-Osasuna, ostegunean

IV. Euskal Herria Txapelaren sailkapen faseko azken partida izango da. Ateak itxita jokatuko da, publikorik gabe

Azken partida jokatu arte

Azken partida jokatu arte

Partida bat falta delarik, oraindik ez dakigu Alaves ala Osasuna zein izango den bigarren finalista. Osasunak puntu bat eskuratu beharko luke bigarren postua eskuratzeko

Alaves 0-1 Osasuna

Alaves 0-1 Osasuna

Osasunak irabazi du IV. Euskal Herria Txapela 2019/20 edizioaren bigarren bueltako bederatzigarren partida. Ateak itxita, publikorik gabe jokatu da norgehiagoka