HERRI KIROLAK/AIZKORA/HARRIA
Iker Vicentek irabazi du 2020ko Urrezko Kopa
Donostiako Trinitate plazan jokatu lehiatu zen iragan larunbatean XXXV. Aizkolarien Urrezko Kopa
Iker Vicentek irabazi zuen Urrezko Kopa, beste behin. Otsagabiarrak 30 minutu eta 57 segundotan gauzatu zituzten lanak, eta Txikia IV.ak bi minutu eta 46 segundo gehiago behar izan zituen.
Bost aizkolari aritu ziren nor baino nor gehiago: Mikel Larrañaga azpeitiarra, Julen Alberdi Txikia IV.a azkoitiarra, Eneko Otaño beizamarra, Iker Vicente otsagabiarra eta Jon Rekondo leitzarra, hain zuzen ere.
Aizkolariek 54 ontzako hamalau kanaerdiko ebaki behar zituzten, ahalik eta azkarren. ETBk eman zuen saioa, eta hortaz aparte 250 bat ikusle bertaratu ziren ekitaldia zuzenean jarraitzeko asmoz.
Donostiako Informazio eta Turismo langintzan oso ezaguna izan den eta uztailean zendu zen Rafa Agirreri omenaldi xumea eginez hasi zen aizkora ekitaldia.
Iker Vicente izan zen lanak bukatzen azkarrena, Otsagabiarrak 30 minutu eta 57 segundo baliatu zituelarik iaz lorturiko txapela bere buruan mantentzeko. Larrañagak hark baino minutu bat eta 47 segundo gehiago behar izan zituen (32:41). Hirugarren Julen Alberdi Txikia IV.a sailkatu zen (33:43), laugarren Eneko Otaño (34:43) eta bosgarren Jon Rekondo (38:48). Lehen hiru sailkatuek oroigarri bana jaso zuten.
Iazko edizioa
Aizkolarien Urrezko Koparen XXXIV. edizioan lehia estua egon zen, eta Iker Vicente nagusitu bazen ere, Larrañagak lan oso txukuna egin zuen. Hain zuzen ere, azpeitiarra bigarren sailkatu zen. Vicentek 30 minutu eta 11 segundo behar izan zituen lanak bukatzeko; Larrañagak, berriz, 31 minutu eta 38 segundo. Lehian Vicenteren aurretik ere ibili zen Larrañaga une batean, baina nafarrak aurre hartu zion, eta halaxe bukatu zen kopa. Larrañagaren eta Vicenteren atzetik, hirugarren sailkatu zen 2018ko irabazlea, Aitzol Atutxa, lanak 34 minutu eta 38 segundotan bukatuta. Haren atzetik sailkatu ziren Iñaki Azurmendi (37:37) eta Eneko Otaño (41:06).
Urrezko Aizkolari Kopako finalera sailkatzeko azken txartela jokoan
Jon Rekondo leitzarra eta Beizamako Eneko Otaño lehiatuko dira Mutrikun larunbat hontan
Igandean Asteasun jokatuko den txapelketa berezia aurkeztu dute
Duela 29 urteko Goenatxo I.aren omenaldiaren ekitaldia eredu hartuta lehiaketa ezin ederragoa antolatu dute
Euskal Herriko 3.Mailako Aizkora Txapelketaren finala jokatu da larunbat honetan Otxandion
Eneko Saralegi txapelduna eta Ioritz Gisasola txapeldunordea igo dira bigarren mailara