HERRI KIROLAK/AIZKORA
Iker Vicente txapeldun, Nafarroako Aizkolari Txapelketan
Argazkiak: Ibon Errazu Uria | ERRAN.EUS
Iker Vicente otsagabiarrak Euskal Herriko txapeldunak jantzi zuen txapela ostiralean Donezteben jokatu zen Nafarroako Aizkolari Txapelketako finalean. 23 urte izanik bosgarrenez jantzi du Nafarroako txapela.
Lau kana erdiko, lau 60 ontzako eta bi oinbiko ebakitzeko Iker Vicentek 32 minutu eta 16 segundo behar izan zituen. Bigarren Juan Jose Lopez izan zen: 33 minutu eta 57 segundo. Hirugarren, Jon Rekondo: 34 minutu eta 18 segundo. Bosgarren, Ruben Saralegi: 38 minutu eta 55 segundo. Eta seigarren eta azken, Joxean Etxeberria: 39 minutu eta 4 segundo.
Hasieratik amaiera arte aurretik egin zuen proba guztia Vicentek. Faboritoa izanda ere, lana franko eginda irabazi zuen, nagusitasunez irabazi ere.
Mikel Lopetegi Urra harrijasotzailearen erakustaldia ere ikusteko aukera izan zen Donezteben. Sari banaketan, Xanti Uterga Doneztebeko alkatea eta Jon Telletxea, Malerrekako Mankomunitateko ordezkaria, Beintza-Labaiengo alkatea eta aizkolaria izan ziren.
Argazkiak: Ibon Errazu Uria | ERRAN.EUS
Laduche eta Urtasunek irabazi dute Sailkapen Serieen Torneoa
Miarritzen jokatu den txapelketaren finalean Christophe Olha eta Theo Laborderi bi setetan irabazita (15-12, 15-13)
Sherpa.ai Binakako Aizkolari Txapelketa, uztailaren 16an
Lehiaketa Azpeitian jokatuko da, hiru mailatan (lehen mailan, promozio mailan eta emakumezkoen mailan), guztira 12 bikote arituko direlarik
Euskal Herriko Pilota Selekzioa Valentziar selekzioaren aurka lehiatu da Oiartzunen
Joko zuzeneko modalitate ezberdinetan aritu dira: bote luzea, plaza librea, mahi jokoa eta paxaka