MENDIA

Iker Pouk Guggenhell-9a-b bidea kateatu du

by | 2021/03/24

Argazkiak: pouanaiak.com

Iker Pou, 44 urteko eskalatzaile gasteiztarra, Mallorkako «Guggenhell» (9a+/b) bidea kateatzea lortu du, bere ibilbide oparoan beste mugarri bat ezarriaz.

Duela gutxi «Gran Guggenheim» (9a+) bidea kateatu ondoren, maila handiko igoera honi ekin zion eta beste behin ere arrakastatsua izan zen egindako saiakera. “Guggenhell” bidea,  “Big Men” 9a+ izenekoarekin batera (Ikerrek berak 2015ean buruturikoa)Balear Uharteetako kirol esakaladarik zailena da dudarik gabe.

2021. urtean Eneko anaiarekin batera espedizioren bati ekiteko asmoa bazuen ere, COVID19 gaitzak eragindako pandemiak ezerezean utzi zituen hasierako egitasmo horiek eta muturreko zailtasuneko eskaladari tartea ireki zion Pou anaien gazteenak.

“Guggenhell” bideak 50 metrotako luzera dauka eta 100 mugimendu baino gehiago ditu. Estetikoki ikaragarria da, eta oso dotorea. Denetarik du: bolak, zutabeak, zuloak, dinamiko bat… erresistentzia luzeko bidea, alegia.

Lehen 40 metroak ez dira oso zailak, sekzio gogorrena azken metroetan dago: blokeko mugimenduak ditu. Mugimendu gogorrenera heldu baino lehen, 9a edo 9a+ eskalatu duzu, eta, beraz, amaiera horretan oso zehatza behar duzu izan, bost metroren faltan pausu gogorrena  dagoelarik.

Pouk argi eta garbi du Guggenhell dela orain arte kirol eskaladan egin duen biderik gogorrenetarikoa. Hala eta guztiz ere, Margalefen kateatu zuen “Artaburu” baino errazagoa egin zaio, izan ere, Mallorcakoa ez da bere estilokoa eta «Artaburu”, aldiz, bai. Bide motzagoa da, baina muturreko mugimenduak ditu, “Guggenhell”-entzat 9a+/b proposatu duelarik Ikerrek.

Duela urte batzuk Iker Mallorcan bizi dela eta eta hango horma ezberdinetan kirol eskaladako marra batzuk ekipatu eta igo ditu, oraingoan Mallorcako bide gogorrena kateatzea lortu duelarik.

Eurokopa 2020aren aurrean

Eurokopa 2020aren aurrean

San Mamesen jokatuko den Eurokopa 2020ren aurrean, non Espainiako eta, agian, Frantziako selekzioek parte hartuko duten

Euskal mendi selekzioen jaia

Euskal mendi selekzioen jaia

Euskal mendi selekzioen jaia antolatu du Euskal Mendizale Federazioak → Azaroak 30, larunbata, Gasteizko Jardin de Falerina tabernan

Eurokopa 2020, San Mamesen?

Eurokopa 2020, San Mamesen?

Indar Gorrik eta Herri Norte Taldeak elkarretaratzea egin dute 2020ko Eurokoparen aurka “Eurocopa honi ez, ez gure harmailetan” lelopean