TXIRRINDULARITZA
Iker Eskibel eta Xabier Berasategi, Euskadiko txapeldun berriak
Araban jokatu zen larunbatean afizionatuen Euskadiko Txapelketa, 23 azpikoen eta elitekoen mailetan. Baranbio herrian (Amurrioren barruan dago), 140 kilometroko ibilbidea zuen Andra Mari Txiki Sariak erabaki zituen Euskadiko txapelak. Gazteenen mailan Xabier Berasategik (Olaberria, 2000) eta Elitean Iker Eskibelek (Eskoriatza) lortu zituzten garaipenak.
Elite kategorian Euskadiko txapeldun berria da Iker Eskibel txirrindulari eskoriatzarra. Joan den zapatuan Baranbio (Araba) herrian jokatu zen afizionatu mailako Euskadiko txapelketa, eta nahiz eta lasterketan bigarren postuan geratu, Eskibelek jantzi zuen Elite mailako txapeldun. Berasategik irabazi zuen Baranbion hasi eta Garrastatxun amaitu zen lasterketa, baina bera 23 urteko azpikoen mailan sartzen da eta beraz elitekoan Eskibel izan zen txapelduna.
Elite mailako Euskadiko Txapelketa
1º ESKIBEL ELORZA, Iker (OREKA CYCLING SPACE TX. K) 3:28:03
2º PLAZAOLA ESNAOLA, Patxi (JRG URKIA AMETS) 1´20”ra
3º ZEBERIO MORRAS, Ion (BAXURDE T.E.) 1´52”ra
4º QUEMADA LOPATEGUI, Gorka (UBK TEAM CLUB CICLISTA) 2´14”ra
5º ORTUZAR ANSOTEGUI, Xabier (AIARABIKE TREK) 2´26”ra
6º SOTIL ETXABE, Gaizka (EUSKADI FUNDAZIOA) 3´05”ra
7º GANUZA FRANCES, Xabier (URDULIZKO TROPEL T.K.E.) 3´26”ra
8º IBARGUREN ECHEVERRIA, Oier (CAJA RURAL – SEGUROS RGA) 4´09”ra
9º OSORO GUTIERREZ, Txomin (EIBAR-DEBABARRENA) 9´21”ra
10º YURREBASO GOKOETXEA, Dannel (GOIERRI KIROL ELKARTEA) 10´42”ra
Bestalde, Goierriko Txirrindularitza Bultzatuz Laboral Kutxa txirrindulari taldeko Xabier Berasategi olaberritarrak Euskadiko txapela jantzi zuen 23 urtez azpikoen mailan.
23 urtez azpiko txapelketaren sailkapena:
1º BERASATEGI GARMENDIA, Xabier (EUSKADI FUNDAZIOA) 3:27:57
2º LATORRE GULIAS, Julen (AIARABIKE TREK) 12”ra
3º ISASA LARRAÑAGA, Xabier (GOIERRI KIROL ELKARTEA) 22”ra
4º MURGUIALDAY ELORZA, Jokin (CAJA RURAL – SEGUROS RGA) 34”ra
5º RETEGI GOÑI, Mikel (LIZARTE) 35”ra
6º BARRENETXEA GOLZARRI, Jon (BAQUE TEAM) 46”ra
7º ESPARZA GARIN, Unai (LIZARTE) 52”ra
8º AMONARRIZ ZUBIONDO, Ander (EUSKADI FUNDAZIOA) 1´03”ra
9º DARTHAYETTE, Patxi (GRUPO EULEN) 1´06”ra
10º IRIBAR JAUREGI, Unai (EUSKADI FUNDAZIOA) 1´22”ra
Sasoi onean dago Berasategi, izan ere, pasa den astean Cantabriako Itzulia irabazi baitzuen. Gainera, Strava mugikorreko aplikazioa erabilita errekor bat lortu du Eskibelek Arlabango mendatean. Bidea markatu, egindako denbora, abiadura eta beste zenbait ezaugarri eskaintzen ditu aplikazio horrek, bide bera egin dutenen sailkapena adierazten du. Eskibelek errekorra lortu zuen Arlabanen, 13.01eko denborarekin, 6,3 kilometroko portua igota, 29 kilometro orduko batez besteko abiaduran.
TXIRRINDULARITZA
UCIk denboraldi amaierarako behin betiko egutegia argitaratu du
Proba garrantzitsuenen artean, Getxoko Zirkuitua abuztuaren 2an izango da, eta Ordiziako Klasika urriaren 12an
Euskal Herriko Itzulia eta Donostiako Klasikoa bertan behera geratu dira 2021era arte
Euskal Herrian jokatzen diren UCI WorldTour mailako bi probak ez dira azkenean uda partera atzeratuko
Amateur kategoriako Kopako egutegi berria zehaztu dute
Santikutz Klasika irailaren 27an izango da, Balentziaga Memoriala urriaren 11an eta egun bat geroago Aiztondo Klasikoa