FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA

III. Euskal Herria Txapelaren finala: Reala 1-2 Eibar

2019/08/11

Reala 1-2 Eibar


FITXA TEKNIKOA:


REALA:
Remiro, Zaldua, Llorente R., Zubeldia (Navas, 57. min.), Rodrigues, Zurutuza, Zubimendi (R. Pardo, 46. min.), R. Lopez (Petxarroman, 75. min.), Odegaard, Isak eta Willian J. (Alkain, 32. min.).


EIBAR:
Yoel, Tejero, Oliveira, Bigas, Cubero, Alvarez, Escalante, Orellana, De Blasis, Enrich eta Kike Garcia.


GOLAK:
1-0: Isakek (15. min.)
1-1: Oliveirak (22. min)
1-2: De Blasisek (74. min.)


EPAILEA:
Gorka Sagues Oscoz. Txartel horia Realeko Llorenteri eta Eibarreko Sergiori eta Kikeri.


BESTELAKOAK:
Periko Alonsori omenaldia egin zioten, eta hark jarri zion txapela Escalante Eibarreko kapitainari. Berazubi Tolosako zelaia bete egin zen.

Erritmoak eman dio txapela

Eibarrek bizitasunari esker hartu dio gaina Realari, eta lehen aldiz irabazi du Euskal Herria Txapela. Txuri-urdinek aukera onak izan dituzte kontraerasoan

Erritmo bizia da Eibarren marka Jose Luis Mendilibar iritsi zenetik. Goian presionatu, hozka egin, baloia lapurtu, eta bizi jokatu. Hori da kredoa. Urteak joan eta urteak etorri beti jokatzen du berdin. Eta beti serio, beti lehiakor, eta horri esker jantzi zuen Euskal Herria Txapela atzo. Reala estu hartu zuen, eta gailendu egin zitzaion zelai erdian. Txuri-urdinak aurretik jarri ziren Isaken jokaldi bikain bati esker, baina Eibarrek merezita eman zion buelta.

Finala zen atzokoa, liga hasi baino astebete lehenago jokaturikoa, eta partida lehiatua izan zen. Udako aurreko partidekin alderatuta, beste abiada batean jokatu zen, eta xextra txikiak egon ziren jokalarien artean. Bi taldeek euren onena eman zuten hasieratik, irabazi egin nahi zuten. Eibarrek hobeto ekin zion partidari, eta bereak izan ziren lehen aukerak. Remiroren huts batek De Blasisen oinetan utzi zuen baloia (6. min), eta atezainak kornerrera urrundu zuen haren jaurtiketa. Korner hori Enrichek errematatu zuen gero, eta Willian Josek atera zuen atepetik baloia. Kornerrak sufrikarioa izan ziren Realarentzat.

Txuri-urdinek, baina, abiada izugarria dute. Itota ibili ziren, baina Eibarren presioan zirrikitu bat aurkitu zutenean hegan egin zuten. Eta hegan egiten ez dago Isaki irabaziko dionik. Bera izan zen alde handiz Realeko jokalari onena, eta hark sartu zuen partidako lehen gola, bikaina gainera. Eibarren atzeko lerroa aurreratuta zegoen jokaldi batean Isakek bere zelaian hartu zuen baloia, eta 50 metroko korrikaldi baten ondoren Yoelen aurrean baloia gurutzatu zuen. Bigas Eibarren atzelariak haren bide berdina egin zuen korrika. Bata baloiarekin, bestea gabe. Aurrelariak irabazi zuen atletismo proba.

Golak ez zion minik egin Eibarri. Berdin jarraitu zuen, eta bost minutu geroago Oliveirak banakoa sartu zuen korner batean. Lehen zutoinera atera, eta portugaldarrak aurrea hartu zion Realeko atzeko lerro osoari. Ondoren etorri zen Willian Joseren lesioa. Herrenka utzi zuen zelaia, baina ez dirudi larria. Bigasek ere utzi zuen zelaia. Aldaketek partida pixka bat moteldu zuten eta banakoarekin iritsi zen atsedenaldira.

Realak irudi hobea eman zuen bigarren zatiaren hasieran. Yoelen atera gerturatu zen, baina Eibarrek berehala hartu zuen baloia. Txuri-urdinek gutxiago sufritu zuten, bazirudien erosoago zebiltzala kontraerasoaren bila. Isakek aukera ona izan zuen 53. minutuan beste korrikaldi batean. Jokalari aproposa da Mendilibarren joko estilo ausartari min egiteko. Gola, halere, Eibarrek sartu zuen, 74. minutuan. Jokaldi bizi batean, Alvarezek Realaren zelaiko eskuin hegaletik ezkerrera erdiratu zuen baloia, eta han kontrolatu zuen De Blasisek, areaz kanpotik. Ukitu bat kontrolerako eta bigarrenean atera jaurti zuen. Gol bikaina sartu zuen, Remiroren jauzia ezerezean utziz. Erdilari argentinarra izan zen Eibarreko jokalari onena.

Azken ordu laurdenean partida asko ireki zen. Reala berdinketaren bila joan zen, eta zuloak utzi zituen atzean. Kike Garciak aukera on bat izan zuen 3-1ekoa sartzeko, baina gertuago egon zen Realaren bigarrena. Bi gol aukera garbi izan zituen. Odegaardek huts egin zuen aurrenekoa (84.min), Isaken, nola ez, jokaldi on baten ondoren. Norvegiarrak lo hartu zuen. Azkenekoan, aldiz, Zurutuza izan zen kamuts aritu zena. 92. minutuan erdiraketa itxia egin zuen Realak, eta erdilari beteranoak, area txikian, kanpora bidali zuen baloia.


Emaitzak

2018/19

III. EUSKAL HERRIA TXAPELA

2017/18

II. EUSKAL HERRIA TXAPELA
Sailkapenak →

2016/17

I. EUSKAL HERRIA TXAPELA
Sailkapenak →

TALDEAPt.JIBGAGKG
1REALA10631286
2EIBAR9623176
3ALAVES6613245
4ATHLETIC6613257
• Pt.: puntuak • J: jokatuak • I: irabaziak • B: Berdinduak • AG: Aldeko golak • KG: kontrako golak

NOIZTALDEAEMAITZATALDEA
2018.08.31Eibar
2-1
Reala
2018.10.05Athletic
1-3
Reala
2018.10.21Eibar
1-1
Athletic
2018.11.04Eibar
2-1
Alaves
2018.12.17
Alaves
0-0
Athletic
2018.12.21Reala
0-1
Alaves
2019.02.02
Reala
2-1
Athletic
2019.02.23Athletic
1-0
Eibar
2019.03.09Alaves
1-1
Eibar
2019.04.14Reala
1-1
Eibar
2019.04.27Athletic
1-1
Alaves
2019.05.04Alaves
0-1
Reala
Eta kirolean zer?

Eta kirolean zer?

EAEko hauteskundeen atarian, EH Kirolak alderdiei egindako galdetegia jarduera fisikoaz eta kirolaz

Eibar-Osasuna, ostegunean

Eibar-Osasuna, ostegunean

IV. Euskal Herria Txapelaren sailkapen faseko azken partida izango da. Ateak itxita jokatuko da, publikorik gabe