EUSKAL PILOTA
III. Bizkaia Txapelketako finala zehaztuta geratu da
Hamabi pilotarik bikoteka jokatu dute aurtengo Bizkaia Txapelketako aurreneko fasea hiruko bi taldetan banatuta, eta ligaxkako hiru jardunaldiak jokatu ostean Leire Garai-Maite Ruiz de Larramendi eta Olatz Arrizabalaga-Naroa Agirre bikoteak sailkatu dira finalera.
Sei bikote hauek hiru jardunaldiko ligaxka jokatu dute, urtarrilaren 8an, 15ean eta 22an, eta urtarrilaren 31n, igandean, 12:00etan, finala jokatuko da.
Lehenengo jardunaldian, 2021eko urtarrilaren 8an, ostirala, 19:00etan, bi partida jokatu ziren: Amaia Aldai – Oihana Orbegozo 18 / Leire Garai – Maite Ruiz de Larramendi 22 (A Multzoa) eta Ainhoa Ruiz de Infante – Olatz Ruiz de Larramendi 13 / Olatz Arrizabalaga – Naroa Agirre 22 (B Multzoa).
Bigarren jardunaldian aldiz, urtarrilaren 15ean, ostirala, 19:00etan, beste bi partida izan ziren: batetik Leire Garaik eta Maite Ruiz de Larramendik 08 – 22 irabazi zuten Miren Larrarte eta Gentzane Aldairen aurka (eta finalerako txartela eskuratu zuten bide batez), eta bestetik, Ainhoa Ruiz de Infantek eta Olatz Ruiz de Larramendik 09 – 22 irabazi zieten Andrea Aldaregia (Iera Agirrek ezin izan zuen jokatu) eta Arrate Bergarari.
Pasa den ostiralean berriz, ligaxkako hirugarren eta azken jardunaldi erabakigarria, partida hauek lehiatu zirelarik:
- ARRIZABALAGA – N. AGIRRE 13 vs. I. AGIRRE – A. BERGARA 22
Aurreneko lehian, Olatz Arrizabalaga eta Naroa Agirre Iera Agirre eta Arrate Bergararen aurka lehiatu ziren. Lehendabizikoek aski zuten 14 tanto egitearekin finalean sartzeko baina ez zuten erronka lortu baina berdinketa hirukoitza eragin zen eta multzoko hiru bikoteen arteko emaitzak ikusita azkenean finalerako txartela eskuratu zuten.
Partida orekatua hasi zen baina zortzigarren tantutik aurrera aurrea hartu zuten urdinek tantoak ondo amaitzen asmatuz. Aurrealdean erabaki da partidua eta Olatz Arrizabalaga bere mailatik urruti egon zenez hori izan zen aurkarien garaipenaren gakoa.
- ALDAY – O. ORBEGOZO 22 vs. M. LARRARTE – G.ALDAI. 16
Bigarren lehian, Amaia Aldai-Oihana Orbegozo eta Miren Larrarte-Gentzane Aldai bikoteen artean, hilaren 31n jokatuko den hirugarren eta laugarren posturako partidan sartzea zegoena soilik jokoan. Azkenean, Aldaik eta Orbegozo arituko dira sailkapeneko hirugarren postua eskuratzeko emango den norgehiagokan.
Astelehen honetan, urtarrilak 25, arratsaldeko 18:00etatik aurrera egingo da datorren igandeko finalerako materialaren aukeraketa saioa.
Enrique Abril Errebote Txapelketaren aurreneko partidak jokatu dira
Eguraldiak baimentzen badu, lehenengo faseko ligaxka irailak 20-urriak 18 bitartean egingo da
Urrizak zazpigarrenez irabazi du buruz buruko txapela
Iruindarrak zazpigarren txapela eraman zuen etxera, Kutxabank Torneoko finalean Endika Urrutiari 30 eta 27 irabazi ondoren
II. San Migel Xare Irekiko finalerdiak erabakita
Finalerdiak irailaren 26an: Lopetegi-Karrikaburu vs Borteyru III-Sistiage eta Etxeberri-Funosas vs Driolet-Moncada