MENDI LASTERKETAK
II. Tabirako Mendi Lasterketa lehiatu zen iragan asteburuan
Iragan ekainaren 16an, Tabirako Jai Batzordeko zuzendaritzak udaleko ordezkariekin bilera egin zuen, eta bertan adostutakoaren ondorioz aurtengo jaiak bertan behera uztea erabaki zuten.
Jaiei lotuta egin ohi diren ekimen gehienak bertan behera geratu arren, uztailaren 11rako aurreikusita zegoen mendi martxa eta mendi lasterketa mantendu egin zituzten, auzokideei bideratutako ekitaldi xume moduan.
Tabirako auzoaren izena Euskal Herri osora zabaltzeko eta Tabirak duen auzo bizitzaren erakusle bezala, iaz hasi ziren mendi martxa/lasterketa hau antolatzen eta aurtengo bigarren edizioa etenaldiaren ostean Bizkaian lehiatu den aurreneko lasterketa izan da.
Gauzak horrela, pasa den larunbatean lehiatu zen Tabirako II. Mendi Lasterketa, Tabiran (Durangon), bertan, Oihana Azkorbebeitia abadiñarra eta Joxe Mari Errasti oriotarra nagusitu zirelarik. Estizen Duque muzkiztarra sailkatu da bigarren nesketan, eta Arkaitz Iturriagaetxebarria abadiñarra mutiletan. Nerea Amilibia eta Mikel Usandizaga aiarrek osatu zuten podiuma. Denek makila dotore bana jaso dute sari modura, Tabirako auzotarrek eginikoak.
Goizeko hamarretan hasi zen mendi lasterketa, irteera Tabirako elizan kokatua zegoela, zeinean 100 bat korrikalarik parte hartu zuten guztira,
Lasterketa baino ordubete lehenago, 9:00etan, mendi martxari eman zioten hasiera. Martxan parte hartu dutenek ibilbide bi izan dituzte aukeran, lehenengoa 9 kilometrokoa eta bigarrena 18koa (lasterketako ibilbide bera).
Tabiran giro polita sortu zen eta, antolatzaileek eskatuta, parte-hartzaileek zorrotz bete zituzten segurtasun neurriak koronabirusa dela eta.
Aurten, lehen aldiz, Txakur Martxa antolatzeko asmoa zuten. Parte hartzaileek beraien txakurrak lotuta eraman behar zituzten martxan zehar.
Maila handia erakutsi zuen Euskal Selekzioak Mendi Lasterketako Munduko Kopako hirugarren proban
TransVulcaniaren ostean, igandean bertan izango dute hurrengo hitzordua Saint-Honorén (Frantzia)
[BIDEOA] Oihana Azkorbebeitiak irabazi du Japonian
Abadinoarrak Munduko Kopako aurreneko kilometro bertikala irabazi du Euskal Selekzioarekin
Mendi lasterketetako Euskal Selekzioa Munduko Kopan
Euskal Selekzioko korrikalariek parte hartuko dute 2019ko Munduko Kopako 11 lasterketatan