FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA
II. Euskal Herria Txapelaren finala

II. Euskal Herria Txapela Real Sociedad eta Athletic Club artean jokatuko da, Espainiako Santander Ligan azken denboraldian Euskal Herriko taldeen arteko derbietan puntu gehien lortu zituztenen artean, alegia.
Finala, abuztuaren 4an, larunbata, jokatuko da, 18:15ean, Gal Stadiumean (Irun).
Sarrerak on-line HEMEN eros daitezke. Uztailaren 23tik aurrera salgai izango dira Errealaren dendetan (Donostia), Ibainageko bazkideen arretako bulegoan (Bilbo) eta Gal Stadiumean (Irun).
Sarreren prezioak: 20 € (Tribuna), 10 € (Hegalak) eta 5 € (Gazteak -16).
Partida ikustera joaten direnak autoak aparkatzea doan izango dute, Fitur parkinean.
Twitter

SAILKAPENA 2017-2018
EUSKAL HERRIA TXAPELA
TALDEA | J | I | B | G | AG | KG | P | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | R.SOCIEDAD | 6 | 4 | 2 | 0 | 10 | 3 | 14 |
2 | ATHLETIC | 6 | 2 | 2 | 2 | 6 | 7 | 8 |
3 | ALAVES | 6 | 2 | 0 | 4 | 6 | 9 | 6 |
4 | EIBAR | 6 | 1 | 2 | 3 | 4 | 7 | 5 |
Euskadi Fundazioa 2020. urteari begira
Euskadi Fundazioak 2020ko plangintza aurkeztu du. Itzulian parte hartzeko ahaleginak egingo dituzte
Bai, mendian. Mendiko kirolen eta emakumearen jardunaldia
Larunbatean, azaroak 9, Gasteizen, Vital Fundazioak antolatuta
Eibar – Alaves, azaroaren 24an
Eibar – Alaves izango da IV. Euskal Herria Txapelaren zazpigarren partida. Azaroaren 24an jokatuko da, arratsaldeko 16:00etan