FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA
II. Euskal Herria Txapelaren finala
II. Euskal Herria Txapela Real Sociedad eta Athletic Club artean jokatuko da, Espainiako Santander Ligan azken denboraldian Euskal Herriko taldeen arteko derbietan puntu gehien lortu zituztenen artean, alegia.
Finala, abuztuaren 4an, larunbata, jokatuko da, 18:15ean, Gal Stadiumean (Irun).
Sarrerak on-line HEMEN eros daitezke. Uztailaren 23tik aurrera salgai izango dira Errealaren dendetan (Donostia), Ibainageko bazkideen arretako bulegoan (Bilbo) eta Gal Stadiumean (Irun).
Sarreren prezioak: 20 € (Tribuna), 10 € (Hegalak) eta 5 € (Gazteak -16).
Partida ikustera joaten direnak autoak aparkatzea doan izango dute, Fitur parkinean.
SAILKAPENA 2017-2018
EUSKAL HERRIA TXAPELA
TALDEA | J | I | B | G | AG | KG | P | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | R.SOCIEDAD | 6 | 4 | 2 | 0 | 10 | 3 | 14 |
2 | ATHLETIC | 6 | 2 | 2 | 2 | 6 | 7 | 8 |
3 | ALAVES | 6 | 2 | 0 | 4 | 6 | 9 | 6 |
4 | EIBAR | 6 | 1 | 2 | 3 | 4 | 7 | 5 |
Iera Agirre-Maite Ruiz de Larramendi eta Olatz Arrizabalaga-Naroa Agirre, finalera
Irunen jokatutako finalerdietan, 22-12 eta 22-8 nagusitu ondoren, hurrenez hurren
Oriamendi Torneoko finalistak zehaztu dira
Segurola eta Zaldua I.a Goikoetxea V.a-Labaka bikotearen aurka neurtuko dira martxoaren 27an jokatuko den finalean
Athletic 1-1 Eibar
Berdinketarekin amaitu da V. Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioaren hamalaugarren partida. Reala-Athletic izango da hurrengo norgehiagoka, apirilaren 7an.