ERRUGBIA/EBRC
II. Euskal Errugbi Liga 2020

II. Euro Basque Rugby Challenge (EBRC)-Euskal Errugbi Liga 2020
Gaur sinatu dute Hendaian Iñaki Laskurain Euskal Errugbi Federazioko presidenteak eta Arola Urdangarin Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeko zuzendariak lehiaketako bigarren ediziorako hitzarmena.
Hiru kategoriatan jokatuko da: gizonezkoen 1. eta 2. mailakoa eta emakumezkoa izango ditu aurtengo edizioak.
Errugbiko 2020-21ko aurredenboraldian jokatuko dira partida guztiak gizonezkoen lehen mailako kategorian, hau da, abuzutuaren eta iraila hasieraren bueltan. Beste kategorietan, hau da, gizonezkoen 2. kategorian eta emakumezkoan, akaso udaberrian; taldeen egutegiak eta gogoak kontutan hartuta zehaztuko da egutegia azken batean.
2019an aurkeztu zen Euro Basque Rugby Challenge (EBRC) – Euskal Errugbi Liga, Euskadiko, Nafarroako eta Iparraldeko (Errugbi 64 Departamentu Batzordea) errugbi-federazioetako ekimenez eta Eusko Jaurlaritza eta Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdearen babesarekin.
? Eusko Jaurlaritzak eta Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeak Euro Basque Rugby Challenge (EBRC) aurkeztu dute, mugako bi aldeetako talde onenak biltzen dituen proiektu berria ➡︎ https://t.co/vTEVOudNv8 pic.twitter.com/fzKkrryMOf
— Irekia-GobiernoVasco (@Irekia) July 29, 2019
2019ko lehen edizioan abuztuan eta irailaren lehen astean jokatu ziren partidak. Finalak Ordizian jokatu ziren uztailaren 7an. Baionako Aviron taldeak irabazi zuen txapela.
[ARGAZKI GALERIA] Ordiziane rabaki da Euskal Errugbi Liga; Baionako Avironek irabazi du. Bigarrena Miarritz, hirugarrena Angelu eta laugarrena Ordizia. @ORDIZIARUGBY https://t.co/HOzR5t0tlk pic.twitter.com/g7Vw97gH9a
— Goierriko Hitza (@goierriHitza) September 7, 2019
Gipuzkoak irabazi du Emakume Errugbilarien Topaketako torneoa
Gipuzkoak irabazi du Baionan jokatutako Euskal Herriko emakume errugbilarien II. topaketa
Euskal Herriko emakume errugbilarien 2. topaketa
Udalbiltzak antolatuta, azaroaren 17an egingo da Baionan
Jon Redondo: «TASeraino lagunduko diegu nazioartean lehiatzea eskatzen duten federazioei»
Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendariari elkarrizketa, Euskal Selekzio nazionalen norabideaz