ERRUGBIA/EBRC

II. Euskal Errugbi Liga 2020

by | 2020/01/27

II. Euro Basque Rugby Challenge (EBRC)-Euskal Errugbi Liga 2020

Gaur sinatu dute Hendaian Iñaki Laskurain Euskal Errugbi Federazioko presidenteak eta Arola Urdangarin Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeko zuzendariak lehiaketako bigarren ediziorako hitzarmena.

Hiru kategoriatan jokatuko da: gizonezkoen 1. eta 2. mailakoa eta emakumezkoa izango ditu aurtengo edizioak.

Errugbiko 2020-21ko aurredenboraldian jokatuko dira partida guztiak gizonezkoen lehen mailako kategorian, hau da, abuzutuaren eta iraila hasieraren bueltan. Beste kategorietan, hau da, gizonezkoen 2. kategorian eta emakumezkoan, akaso udaberrian; taldeen egutegiak eta gogoak kontutan hartuta zehaztuko da egutegia azken batean.

2019an aurkeztu zen Euro Basque Rugby Challenge (EBRC) – Euskal Errugbi Liga, Euskadiko, Nafarroako eta Iparraldeko (Errugbi 64 Departamentu Batzordea) errugbi-federazioetako ekimenez eta Eusko Jaurlaritza eta Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdearen babesarekin.

 

 

2019ko lehen edizioan abuztuan eta irailaren lehen astean jokatu ziren partidak. Finalak Ordizian jokatu ziren uztailaren 7an. Baionako Aviron taldeak irabazi zuen txapela.

 

 

Lehen eta bigarren postuak EHko selekzioarentzat

Lehen eta bigarren postuak EHko selekzioarentzat

RUGBYA   Lehen eta bigarren postuak lortu zituen Euskal Herriko selekzioak Bretainian jokatutako "Emakumea melean" nazioarteko txapelketan. Sub 18ko taldea bigarren geratu zen eta Seniorrak garaile izan ziren Rennes-en aurka irabazi ostean. Bretainiako Châutelin...

Euskal Herriko selekzioak nazioarteko rugby 7 txapelketetan

Euskal Herriko selekzioak nazioarteko rugby 7 txapelketetan

RUGBYA   Euskal Herriko Rugby selekzioak ordezkaritza izango du datozen egunetan Châteaulinen (Bretainia) eta Parisen jokatuko diren nazioarteko rugby 7 txapelketetan. Euskal Herria Kirola elkarteak Euskadiko Federazioarekin elkarlanean posible egin du sub 18 eta...