TXIRRINDULARITZA

Igor Arrietak irabazi du Loinatz proba

by | 2021/05/25

Loinatz proba, urtero Beasainen antolatutako lasterketa, lehendabizikoz 1926an egin zuten eta hasieran profesionala bazen ere, 1963tik aurrera amateurrek soilik parte hartzen dute.

Pasa den larunbatean lehiatu zuten aurtengo edizioa, Euskadiko Federazioak antolatzen duen Abiatzen Txapelketaren barruan, Lizarte taldeko Igor Arrieta nagusitu zelarik. Tropela 25 segundora heldu zen, bigarren Lizarteko Miquel Delgado sailkatu zelarik eta hirugarren Laboral Kutxa taldeko Unai Iribar.

Tropela goizeko 10:00etan abiatu zen Nafarroa etorbidetik, eta 121 kilometro eta bost mendateren ondoren, Nafarroa etorbidera itzuli ziren, han baitzegoen kokatuta helmuga.

Igor Arrieta (Lizarte) txirrindulari nafarrak iarbazi du Beasaingo Loinaz Proba gaur eguerdian Oso lasterketa azkarra izan zen hasieratik eta tropel nagusia Altzoko jaitsieran (67. km) apurtu zen, lau txirrindulari jarri zirelarik aurretik: Igor Arrieta eta Pau Miquel (Lizarte), Joseba López (Grupo Eulen) eta Xabier Isasa (Laboral Kutxa – Fundación Euskadi). Kilometro batzuk aurrerago beste bederatzi txirrindulari batu zitzazikien eta gerora hamairuko talde hau Arrietak apurtu zuen Mandubian gora. Bakarrik alde egin zuen Beasaineko helmugaraino, 25 segunduko aldea atera ziolarik jarraian helmugaratu zen taldetxoari, bere taldekide Pau Miquel eta Unai Iribar buru zuena.

Laboral Kutxa taldeko Xabier Isasa urretxuarrak tarteko helmugen saria irabazi zuen, mendiko saria Arrietak berak eta taldekakoa Lizartek.

Abiatzen Txapelketa bukatzeko proba bakarra falta dela, Tolosan ekainaren 19an lehiatuko dena, Unai Iribar (Laboral Kutxa) dugu lidergoan.

Sailkapena:

Loinatz Proba Beasain Abiatzen Txapelketa 11.a, Beasain – Beasain 121,0 km BATAZ BESTEKOA: 42,963 km/ord

 

  1. 59 ARRIETA LIZARRAGA, Igor S23 LIZARTE 2:48:59
  2. 68 MIQUEL DELGADO, Pau S23 LIZARTE 25ra
  3. 147 IRIBAR JAUREGI, Unai S23 LABORAL KUTXA-FUNDACION EUSKAD 25ra
  4. 149 BERASATEGI GARMENDIA, Xabier S23 LABORAL KUTXA-FUNDACION EUSKAD 25ra
  5. 73 ROTA RUS, Raul S23 LIZARTE 25ra
  6. 326 GONZALEZ IBARRA, Iñigo S23 ELORRIOKO BANAN-BANAN Z K E 25ra
  7. 71 FERNANDEZ RODRIGUEZ, Sinuhe S23 LIZARTE 25ra
  8. 2 MUJIKA LARRAIOTZ, Mikel ELI CAJA RURAL – SEGUROS RGA 25ra
  9. 72 SANCHEZ LOPEZ, Eugenio S23 LIZARTE 25ra
  10. 319 DEL CASTAÑO CANO, Ander ELI VIGO-RIAS BAIXAS 25ra
  11. 10 ARRIOLA-BENGOA BEITIA, Julen S23 CAJA RURAL – SEGUROS RGA 25ra
  12. 85 LOPEZ CUESTA, Joseba S23 GRUPO EULEN 29ra
  13. 225 ARA PEREZ, Pablo S23 HUESCA LA MAGIA – RENAULT 30ra
  14. 156 ISASA LARRAÑAGA, Xabier S23 LABORAL KUTXA-FUNDACION EUSKAD 34ra
  15. 55 CARRASCOSA MILLER, Pablo S23 LIZARTE 41ra
  16. 44 TRIGO HERNANDEZ, Iker S23 BAQUE TEAM 43ra
  17. 269 URIA IGLESIAS, Pablo S23 GOMUR – CANTABRIA INFINITA 1:11ra
  18. 33 ALVAREZ ARRIOLA, Imanol S23 EISER-HIRUMET 1:11ra
  19. 145 ETXEBERRIA ZAFRA, Asier ELI LABORAL KUTXA-FUNDACION EUSKAD 1:18ra
  20. 67 COBO CAYON, Ivan S23 LIZARTE 1:20ra

TXIRRINDULARITZA