HERRI KIROLAK/HARRIA
Igandean Asteasun jokatuko den txapelketa berezia aurkeztu dute
Harrijasotzaileak txapelketaren aurkezpen ekitaldian. Argazkia: ataria.eus
Goenatxo I.aren omenaldia gogoan, aparteko txapelketa izango dugu Asteasun abenduaren 22an.Besteak beste, Inaxio Perurena eta Joseba Ostolaza 200 kiloko harri errektangularrarekin lehiatuko dira
Harri Handien Euskal Herriko Txapelketa pasa ostean, Asteasuko pilotalekuan, 200 kiloko harri errektangularrarekin norgehiagoka jokatuko da, 12:00etan hasita.
Ezin da ukatu txapelketa zeharo berezia izango dela honakoa, batetik duela ia 30 urte jokatu zen txapelketa bat eredu hartzea delako xedea, eta bestetik partehartzaileen izenagatik.
Berreskuratu nahi den txapelketa hura Goenatxo I.aren omenaldia izan zen, duela 29 urte eta erdiko kontua, orduko hartan 200 kiloko errektangularrarekin txapelketa jokatu zelarik. Geroztik eta gaurdaino ez da horrelakorik berriro jokatu. 15 harri jasotzaile izena emana zuten aurretik baina azkenean 13 aritu ziren lanean, tartean hamasei urte zituen Joseba Ostolaza eta Inaxio Perurenaren aita.
Txapelketa Goenatxo II.ak irabazi zuen, Saralegirekin berdinduta, hiru minutuko txanda bakoitzean 11 jasoaldi egin ondoren. Iñaki Perurena eta Gibitegi geratu ziren jarraian. Hauek 19 jasoaldi lortu zituzten, 10 eta 9ko txandekin.
Asteasun, abenduaren 22an, orduko arau berdinak jarriko dituzte: hiru minutuko bi txanda izango ditu harri jasotzaile bakoitzak. Jasoaldi gehien lortzen dituena izango da txapelduna.
Txapelketaren aurkezpen ekitaldia egin berri dute Asteasun bertan, eta parte hartzaileak honakoak izango direla baieztatu dute:
-Joseba Ostolaza, Goenatxo I.aren omenaldi hartan egon zen harri jasotzaile bakarrak esfortzu handia egin nahi izan du eta txapelketan egongo da.
-Inaxio Perurena. Herri kirol munduan zalaparta sortu du Perurenaren partehartzeak. Bere lehen txapelketa izango da.
-Euskal Herriko txapelketako harrijasotzaile onenak egongo dira noski: Aimar Irigoien, Jokin Eizmendi, Julen Diaz, Xabier Aranburu, Aimar Galarraga, Xabier Peñagarikano eta Iñigo Eizagirre.
-Gorka Etxeberria Oriotarra, eta Goenatxo III.a eta Martin Mendizabal herri kirolzale amorratua ere Asteasun egongo dira 200 kiloko harriarekin borrokatzeko asmoz.
Normalean egiten den modutik aparteko datu bat aipatu dute, izan ere txapela janzteko momentuan irabazteko berdinketa balego hiru jasoaldi azkarren nork ematen dionak irabaziko luke txapelketa, orain dela 29 urte halaxe egin zelako Goenatxoren omenaldian.
Historiarako txapelketa izango da, inundik inora, eta ETBk zuzen-zuzenean emango du.
Txinga-eroate eta Lasto-jasotze txapelketak jokatu zituzten igandean
Txinga eroaten Nerea Egurrola eta Kerman Perez de Heredia nagusitu ziren eta lasto-altxatzean Garbiñe Lopez de Uralde eta Beñat Amade
Euskal Herriko 4×4 Sokatira Txapelketako lehen saioa lehiatu da
Gizonezkoen 320 kiloko kategorian Beti Gazte nagusitu da eta emakumezkoen 260 kilokoan Ibarrak irabazi du
GeureSport Herri Kirol aldizkariaren 24. alea
Xabier Zaldua, Euskal Pentatloiko txapelduna, eta Urrezko AizkolarienTxapeldunen Liga irabazitako Julen Alberdi azalean dituela kaleratu berri da azken alea