HERRI KIROLAK/HARRIA

Igandean Asteasun jokatuko den txapelketa berezia aurkeztu dute

by | 2019/12/18

Harrijasotzaileak txapelketaren aurkezpen ekitaldian. Argazkia: ataria.eus

Goenatxo I.aren omenaldia gogoan, aparteko txapelketa izango dugu Asteasun abenduaren 22an.Besteak beste, Inaxio Perurena eta Joseba Ostolaza 200 kiloko harri errektangularrarekin lehiatuko dira

 

Harri Handien Euskal Herriko Txapelketa pasa ostean, Asteasuko pilotalekuan, 200 kiloko harri errektangularrarekin norgehiagoka jokatuko da, 12:00etan hasita.

Ezin da ukatu txapelketa zeharo berezia izango dela honakoa, batetik duela ia 30 urte jokatu zen txapelketa bat eredu hartzea delako xedea, eta bestetik partehartzaileen izenagatik.

Berreskuratu nahi den txapelketa hura Goenatxo I.aren omenaldia izan zen, duela 29 urte eta erdiko kontua, orduko hartan 200 kiloko errektangularrarekin txapelketa jokatu zelarik. Geroztik eta gaurdaino ez da horrelakorik berriro jokatu. 15 harri jasotzaile izena emana zuten aurretik baina azkenean 13 aritu ziren lanean, tartean hamasei urte zituen Joseba Ostolaza eta Inaxio Perurenaren aita.

Bideoa. Txapelketaren aurkezpen ekitaldia. Ataria.eus

Txapelketa Goenatxo II.ak irabazi zuen, Saralegirekin berdinduta, hiru minutuko txanda bakoitzean 11 jasoaldi egin ondoren. Iñaki Perurena eta Gibitegi geratu ziren jarraian. Hauek 19 jasoaldi lortu zituzten, 10 eta 9ko txandekin.

Asteasun, abenduaren 22an, orduko arau berdinak jarriko dituzte: hiru minutuko bi txanda izango ditu harri jasotzaile bakoitzak. Jasoaldi gehien lortzen dituena izango da txapelduna.

Txapelketaren aurkezpen ekitaldia egin berri dute Asteasun bertan, eta parte hartzaileak honakoak izango direla baieztatu dute:

-Joseba Ostolaza, Goenatxo I.aren omenaldi hartan egon zen harri jasotzaile bakarrak esfortzu handia egin nahi izan du eta txapelketan egongo da.

-Inaxio Perurena. Herri kirol munduan zalaparta sortu du Perurenaren partehartzeak. Bere lehen txapelketa izango da.

-Euskal Herriko txapelketako harrijasotzaile onenak egongo dira noski: Aimar Irigoien, Jokin Eizmendi, Julen Diaz, Xabier Aranburu, Aimar Galarraga, Xabier Peñagarikano eta Iñigo Eizagirre.

-Gorka Etxeberria Oriotarra, eta Goenatxo III.a eta Martin Mendizabal herri kirolzale amorratua ere Asteasun egongo dira 200 kiloko harriarekin borrokatzeko asmoz.

Bideoa. Inaxio Perurena, Asteasuko txapelketaren atarian. Ataria.eus

Normalean egiten den modutik aparteko datu bat aipatu dute, izan ere txapela janzteko momentuan irabazteko berdinketa balego hiru jasoaldi azkarren nork ematen dionak irabaziko luke txapelketa, orain dela 29 urte halaxe egin zelako Goenatxoren omenaldian.

Historiarako txapelketa izango da, inundik inora, eta ETBk zuzen-zuzenean emango du.

Herri kirol jaialdia Oñatin

Herri kirol jaialdia Oñatin

Ariztegi eta Onsalo aitu ziren emakumeen aizkoran. Gizonezkoetan 23 urtez azpiko lau bikote nor baino nor. Harrijasotzean berriz, Galarraga Magunazelaiaren aurka.

Herri kirol jaialdia igandean Oñatin

Herri kirol jaialdia igandean Oñatin

Aizkoran 23 urtez azpikoen binakakoa eta emakumeen banakako txapelketak ikusgai eta urrezko harrijasotzaileen jardunaldia ere izango da

Share This