FUTBOLA/EUSKAL SELEKZIOA
Ibon Cabo: “Lehen urratsa Euskal Herri osoko jokalariekin partida on bat antolatzea da”
Argazkia: fcf.cat
Ibon Cabo (Santutxu, 1976) Euskadiko Federazioko areto futboleko batzordearen presidentea da, iazko abenduaren 12an izandako dimisioen ondoren Euskadiko Federazioa berrosatu zen geroztik.
Nola dago nazioartean Futbol Aretoaren ofizialtasunaren gaia?
Kontuan izan behar dugu, Areto Futbola futbolaren modalitate bat dela, hau da, Euskadiko Futbol Federazioaren barruan dagoen modalitate bat. Beraz, euskal futbolak orokorrean bizi duen egoera berberean gaude funtsean. Ez dugu nazioartean ofizialtasunik ez gaudelako UEFA-n eta FIFA-n.
Zure ustez, ze urrats eman beharko lituzke areto futbolak ofizialtasunaren bidean?
Lehenik eta behin partida on bat antolatu behar da. Areto Futboleko euskal selekzioak Euskal Herri osoko jokalariz osatua behar du eta ezagutaraztera eman behar da. Horretarako nazioen arteko partida on bat antolatzea urrats garrantzitsu bat litzateke. Ezinbestekoa nire ustez.
Horrez gain, Futbol Federazioko kide garenez, lagundu egin behar diogu Euskadiko Federazioari UEFA-n eta FIFA-n sarrera eska dezan. Guk badakigu Luis Mari Elustondo, Euskadiko Futbol Federazioaren presidentea, urrats hori ematearen aldekoa dela, baina guri Futbol Areto bezala, erabaki hori babestea eta gauza dadin laguntzea dagokigu.
Bada mundu mailan, federazio alternatibo bat (Funtsal International Federation). Katalanak hor ari dira, esaterako. Ze parte-hartze du federazio horretan Euskal Herriko areto futbolak?
Bai, federazioa alternatiboa da eta katalanek horretan parte hartzen dute, eta euskaldunak ere bai. Baina oso euskaldun gutxik parte hartzen du. Esango nuke Arabako jokalariak bakarrik joaten direla.
Zergaitik?
Klubak ez dira federazio alternatibo horretan parte hartzearen aldekoak eta, Arabakoak salbu, ez dituzte jokalariak bidaltzen. Kontuan izan, instituzio publikoek ez zutela bere garaian bide horren alde egin eta oso laguntza gutxi dituztela klubek eta kirolariek bertan parte hartzeko.
“Garrantzitsua, ezinbestekoa eta atzera-bueltarik gabea”
EFFko Batzarrak onartutako erabakia instituzioetan, federazioetan, klubetan, zelaietan, harmailetan… zintzoki defenditzea baino ez dagokigu guztioi
“Futbola ez da ofizialtasuna lortzeko errazena, baina badu eredu izateko aukera”
Euskadiko Futbol Federazioak ofizialtasunaren bidean harturiko erabakia aztertu, eta bere ustez aurrerantzean eman beharreko balizko pausoak azaldu ditu Salinas-Armendarizek
Alaves 0 – 0 Athletic
Berdinketarekin amaitu da III. Euskal Herria Txapelaren 2018/19 denboraldiko bosgarren jardunaldia. Lehenengo bueltako partida baten faltan, Eibar izango dugu neguko txapelduna, 7 punturekin