HERRI KIROLAK/SOKATIRA
Ibarrak irabazi du Euskal Herriko sokatira txapelketa mistoa
Euskal Herriko sokatira txapelketa mistoa jokatu zuten pasa den larunbatean, otsailaren 19an, Ibarran, 580 kiloko kategorian, guztira bederatzi talde lehiatu zirelarik: Txantrea, Beti Gazte, Ibarra, Amaiur, Abadiño A, Abadiño B, Antsoain, Berriozar eta Gaztedi.
Azkenean, orain arteko Beti Gazte talde lesakarraren nagusitasuna hautsiz, honakoan Ibarrak jantzi zuen txapela. Atzetik Beti Gazte, Gaztedi, Berriozar, Txantrea, Amaiur, Abadiño A, Abadiño B eta Antsoain (lehen aldiz parte hartzen zuen modalitate honetan Euska Herriko txapelketan) sailkatu zirelarik, hurrenez hurren.
SAILKAPENA
1 Ibarra
2 Beti Gazte
3 Gaztedi
4 Berriozar
5 Txantrea
6 Amaiur
7 Abadiño A
8 Abadiño B
9 Antsoain
Txapelketa mistoaren ondoren, otsaileko azken larunbatean bukatuko da Euskal Herriko goma gaineko sokatira txapelketa. Egun horretan Laukizen (Bizkaia) emakumeen 500 kiloko finala jokatuko dute, bertan Amaiur, Beti Gazte, Gaztedi, Ibarra, Txantrea eta Abadiño A arituko direlarik.
Gizonezkoen pisu arineneko (560 kilo) txapellketa ere erabakiko da egun bakarrean, kasu honetan, Beti Gazte, Ibarra, Txantrea, Abadiño, Gaztedi, Ñapurrak, Murueta, Goiherri eta Berriozar lehiatuko direlarik gizonezkoen azken txapelaren bila.
Euskal Herriko Sokatira txapelketaren egutegia
-Urtarrilaren 8an, gizonezkoen 680 kiloko txapelketa jokatu zen Ibarran, pisurik astunenarena, jardunaldi bakarrean.
-Urtarrilaren 9an, Abadiñon 640 kiloetako Euskal Herriko txapelketako lehen jardunaldia lehiatu zen, honako taldeen partehartzearekin: Abadiño (Bizkaia), Beti-Gazte (Nafarroa), Ibarra (Gipuzkoa), Amaiur (Nafarroa), Txantrea (Nafarroa), Zuraide (Lapurdi) eta Ñapurrak (Lapurdi).
-Urtarrilaren 16an gizonezkoen 640 kiloko bigarren jardunaldia eta emakumezkoen 540 kiloko lehen jardunaldia jokatuko dute Bilboko La Casillan.
-Urtarrilaren 22an, gizonezkoen 640 kiloko finala eta emakumeen 540 kiloko jardunaldia jokatu zuten Berangon.
-Urtarrilaren 29an, emakumezkoek 540 kiloko azken jardunaldia eta gizonezkoen 600 kiloko aurrenekoa jokatu zituzten Bakion.
-Otsailaren 5ean Erandion (Bizkaia), gizonezkoen 600 kiloko bigarren jardunaldia eta emakumeen 500 kiloko lehena jokatu zituzten.
-Otsailaren 12an jokatu zuten gizonezkoen 600 kiloko hirugarren eta azken jardunaldia eta emakumezkoen 500 kiloko bigarrena.
-Otsailaren 19an, txapelketa mistoa (580 kilo) lehiatu da egun bakarrean, Ibarran.
-Otsailaren 26an, azkenik, emakumezkoen 500 kiloko hirugarren eta azken jardunaldiaz gain, gizonezkoen 560 kiloko txapela jokatuko da egun bakarrean Ibarran.
2021eko Getxoko lurreko Sokatira Mundialaren Txapelketa
Irailaren 15etik 19ra izango da, eta kluben lehiaz aparte, herrialdeen arteko txapelketan parte hartuko du Euskal Herriko selekzioak
Goiherrik irabazi du Euskadiko Sokatirako Txapelketa 560 kilotan
Bost mailetan jokatu da Euskadiko Txapelketa, eta horietariko lau kategorietan lortu du garaipena Goiherrik: 680, 640, 600 eta 560 kilotan
Goiherri A taldeak irabazi du Euskadiko lur gaineko Txapelketa, 600 kilotan
Goiherri A talde erandiotarrak jantzi du txapela, tiraldi erabakigarrian Laukizko Gaztediri 2-0 irabazi ondoren