EUSKAL PILOTA
Ibai Perez da buruz buruko txapeldun berria
Argazkiak: Innpala
Palak urteko egunik garrantzitsuena bizi izan zuen pasa den larunbatean, buruz buruko finala jokatu baitzen Bilbon, Bizkaia Frontoian, arratsaldeko 17:00tan hasita.
Esteban Gaubeka armintzarrak, 43 urterekin, bere zazpigarren txapela janztea zuen helburu hartara Oscar Insausti pilotari mitikoa harrapatzeko modalitate honen palmeresean baina aurrean izan zuen bere momenturik onenean dagoen Ibai Perez Sestaoko atzelaria g nahian.
2017an irabazi zuen aurreneko txapela Ibai Perezek eta aurtengo txapelketa zalantzaz beteta hasi zuen sorbaldan izandako lesioa zela eta, baina azkenean merezita lortu du buruz buruko bere bigarren txapela, finalean Gaubekari 3-1 irabazita (10-4, 6-10, 4-10 eta 8-10).
Sakea zein ezkerreko kolpea izan dira betidanik bere arma nagusiak baina eskumaz ere maila bikainean aritzeko aukera duela erakutsi du sestaotarrak. Hasierako jokoa aurretik 0-3 hasi zuen arren, urduri jokatu zuen handik aurrera eta ez zuen bere mailarik onena eman, sakez min haundia egin zuen Gaubekak erraz nagusitzea lortu zuelarik 10-4.
Bigarren seta ere armintzarrak irabaziko zuela ematen zuenean berriz, 6-4 aurkako markagailuari buelta eman zion Ibai Perezek eta tanto erreskada eginda 6-10 irabazi zuen. Hirugarren jokoan gainera hasi eta buka nagusitu zen sestaotarra, izan ere, 0-7 irabazten jarri zen eta arazorik gabe jokoa ixtea lortu zuen (4-10).
Laugarren jokoan azkenik, Gaubekak aldea irekitzea lortu zuen (7-4) baina Perezek 5 tanto jarraian eginda aurretik jarri zen eta azkenean jokoa (8-10) eta partidua irabaztea lortu zuen, hartara bere bigarren txapela jantziz.
2021. urteko Pala Banakako Txapelketa
Bizkaia Frontoian jokatu da osorik, urtarrilaren 30etik martxoaren 13ra, eta guztira 7 jardunaldi lehiatu dira. Saio bakoitzeko bi partida izan dira, 10 tantoko 5 jokotan onenak garaipena eskuratu duelarik.
Innpala koadroko 9 pilotarik parte hartu dute, 2020. urteko Txapelketa bereko sailkapena kontuan izanik: 1.Esteban Gaubeka, 2. Xabier Ibargaray, 3. Pablo Fusto, 4. Dan Necol, 5. Ibai Perez, 6. Iñaki Urrutia, 7. Iker Gordon, 8. Beñat Ibarguren eta 9. Asier Del Rio.
Lehendabiziko jardunaldiak sailkapena lortzeko lehiak izan ziren eta ondorengo hiruretan finalerdietako ligaxka bat jokatu zen, lehendabiziko bi sailkatuek finala jokatu dutelarik, martxoaren 13an, larunbata, arratsaldeko 17:00etan.
Erkiaga eta Zabala finalera sailkatu dira
Aurreneko finalerdian, Beaskoetxea-Aldazabal bikoteari 2-1 irabazi ondoren
Goikoetxea-Odei eta Loitegi-Zaldua I.a bikoteek abantaila garrantzitsua lortu dute
Berria Erremonte Txapelketa 2022 larunbat honetan hasi zen Galarretan jokaturiko bi partidurekin
Eusko Label Binakako Pilota Txapelketaren finalak jokatu dira Azkoitian
Promozio mailan Rodrigez-Mondragon eta lehen mailan Zelaia-Lopez izan dira txapeldunak