EUSKAL PILOTA
Hormaetxea eta Aldazabalek irabazi dute Donibane Lohitzuneko laugarren masterra
Pasa den asteartean jokatu zen Donibane Lohitzuneko Campos Berri pilotalekuan, laugarren Zesta Punta Masterraren finala, Hormaetxea-Aldazabal eta Beaskoetxea-Lekerika bikoteen artean.
Harmailak beteta zirela, 750 ikusle bertaratuta, Hormaetxea eta Aldazabalek laugarren Masterraren txapela jantzi zuten, eta bidenabar Grand Slamerako sailkapena eskuratu zuten, Beaskoetxea-Lekerikari 14-15 eta 7-15 irabazita.
Esan bezala, Master Txapelketaren garaipenaz aparte, Grand Slam Torneorako sailkapena eta bertan arituko diren lau bikoteen osaketa zegoen jokoan.
Aurrelarien artean, sailkatuak zeuden dagoeneko Olharan, Jon Tambourindeguy eta Erkiaga, eta kanporatuak zeuden Goikoetxea, Olha eta Patxi Tambourindeguy. Azken txartela beraz, Barandika, Hormaetxea eta Beaskoetxearen artean banatu behar zen.
Atzelariei dagokionez, Lopez, Lekerika eta Ibon zein Aimar Aldazabal sailkatuak zeuden, beraz erabakitzeke zegoena zen pilotari bakoitzaren postua sailkapenean eta horren ondorioz egokituko zitzaion bikotea.
Beaskoetxea eta Lekerika aurrretik jarri ziren partidaren hasieran, aurkariek hutsegiteak pilatzen zituzten bitartean, Beaskoetxeak tantu onak egin zituen eta Lekerikak ederki lagundu zion atzealdean, markagailuan zulo nabarmena ireki zutelarik (11-5).
Baina apurka apurka urdinak abantaila murrizten joan ziren, piloteoan nagusitu ziren eta Hormaetxeak tantoak irabazten hasi zen bata bestearen atzetik, markagailuan 13na berdintzea lortu zutelarik. Hamalaunako berdinketa ere izan zen, baina azken tantoan Lekerikak pilota gora bota zuen eta garaipena urdinen aldera erori zen 14-15.
Emaitza honekin, Beaskoetxea Grand Slameko sailkapenarako kanporatua geratu zen eta hori nabaritu zen jokatutako bigarren jokoan, izan ere, burumakur aritu ziren gorriak bigarren set honetan, eta urdinek garaipen argia erdietsi zuten (7-15). Hormaetxea bikain aritu zen tantoak amaitzen eta Aldazabal atzean nagusitu zen, gorriek aldiz, ez zuten bere maila erakutsi ez aurrean ez atzean.
Grand Slamerako sailkapena:
Aurrelariak
1- OLHARAN…………………… 8 puntu (+22)
2- TAMBOURNIDENGUY….. 8 puntu (+19)
3- HORMAETXEA……………. 8 puntu (+11)
4- ERKIAGA…………………….. 8 puntu (-9)
Atzelariak
1- LOPEZ………………………. 15 puntu (+44)
2- ALDAZABAL……………… 12 puntu (+26)
3- LEKERIKA………………….. 12 puntu (+22)
4- AIMAR………………………. 5 puntu (-2)
FINALERDIAK: Abuztuak 20 eta 25
FINALA: Abuztuak 27
Kanporaketak:
OLHARAN-LOPEZ vs ERKIAGA-AIMAR
TAMBOURINDEGUY-ALDAZABAL vs HORMAETXEA-LEKERIKA
Aurtengo denboraldiko Master Txapelketak
MASTER 1 Txapelketa: uztailaren 23tik 28ra (finalerdiak uztailaren 23an eta finala uztailaren 28an):
Txapeldunak: OLHARAN-LOPEZ
Txapeldunordeak: Erkiaga-Ihitsague
MASTER 2 Txapelketa: uztailaren 30tik abuztuaren 4ra (finalerdiak uztailaren 30ean eta finala abuztuaren 4ean):
Txapeldunak: BARANDIKA-LOPEZ
Txapeldunordeak: Erkiaga-Aimar
MASTER 3 Txapelketa: abuztuaren 6tik 11ra (finalerdiak abuztuaren 6an eta finala abuztuaren 11an):
Txapeldunak: J. TAMBOURINDEGUY-LEKERIKA
Txapeldunordeak: Goikoetxea-Aldazabal
MASTER 4 Txapelketa: abuztuaren 13tik 18ra (finalerdiak abuztuaren 13an eta finala abuztuaren 18an).
Txapeldunak: HORMAETXEA-ALDAZABAL
Txapeldunordeak: Beaskoetxea-Lekerika
Lehiaketa hauetan emaitza onenak lortzen dituzten bikoteek azken torneo batetan (Gran Slam izenekoa) neurtuko dituzte indarrak haien artean.
SLAM Txapelketa: abuztuaren 20tik 27ra (lehenengo finalerdia abuztuaren 20an, bigarren finalerdia abuztuaren 25ean eta finala abuztuaren 27an).
Larunbatean hasiko da Kutxabank Pala Liga
Larunbat honetan hasi eta urtarrilaren 9ra arte luzatuko da eta guztira bost bikotek hartuko dute parte
Emakumezkoen eskuz binakako txapelketa berria abian jarri dute
Binakako Txapelketa malgu batek hartuko du bertan behera geratu den Lau eta Erdiko Emakume Master Cup txapelketaren lekua
Josu Irurita eta Javier Oskoz garaile Nafarroako buruz buruko pilota txapelketan
Oberenako Josu Irurita eta Javier Oskoz izan ziren txapeldun, lehen eta bigarren mailan, hurrenez hurren