ARRAUNA
Hondarribiko Traineru Jeitsiera lehiatu zen larunbatean
Iragan larunbatean, martxoak 5, jokatu zen Hondarribiko XXII. Traineru Jaitsiera, non emakumezkoen mailan Orio nagusitu zen eta gizonezkoetan Donostiarrak eraman zuen bandera etxera.
Emakumeen, gizonen eta beteranoen kategorietako traineruek parte hartu zuten, erlojuaren kontrako modalitatean egin zutelarik arraunean. Guztira, 39 traineru aritu ziren lehian; 7 beterano, 10 emakume traineru eta 22 gizon ontzi.
Azkenean estropada 3 ziabogatara jokatu zen gizonentzat eta ziaboga bakarrera emakumeentzat. Estropada eremua udako berbera izan zen, 2 metroko olatu eta 20 km/orduko iparraldeko haizearekin lehiatu zelarik.
Orioko emakumezkoak Hondarribiko XXII. Traineru Jaitsieran gailendu ziren 11:52 denborarekin, 20 segundoko aldea atera zietelarik Arraun Lagunak taldekoei –12:12 denbora–. Donostiarra izan zen hirugarren, 12:29 denbora eginda.
Gizonezkoetan berriz, garaipena Donostiarrarentzat izan zen, 21:09 denbora eginda. Bigarren Hondarribi sailkatu zen 21:29 denborarekin, eta hirugarren, berriz, Zierbena, 21:38 denbora eginda.
SAILKAPENAK
Emakumezkoak
1 ORIO (ABF) 11:52,30
2 ARRAUN LAGUNAK (ABF) 12:12,17
3 DONOSTIARRA (ABF) 12:29,05
4 HIBAIKA (ABF) 12:30,64
5 TOLOSALDEA “A” (ABF) 12:34,66
6 TOLOSALDEA “B” (ABF) 12:41,13
7 ZUMAIA (ABF) 12:50,08
8 HONDARRIBIA (ABF) 12:57,24
9 ZARAUTZ (ABF) 13:03,46
10 HERNANI (ABF) 13:14,28
Gizonezkoak
1 DONOSTIARRA “A” (ABM) 21:09,60
2 HONDARRIBIA “A” (ABM) 21:29,67
3 ZIERBENA (ABM) 21:38,67
4 ONDARROA (ABM) 21:47,42
5 GETARIA (ABM) 21:49,32
6 ISUNTZA (ABM) 22:06,86
7 ARKOTE (ABM) 22:21,00
8 SAN JUAN (ABM) 22:25,00
9 ZARAUTZ (ABM) 22:29,68
10 ZUMAIA (ABM) 22:46,47
11 LAPURDI (ABM) 22:53,32
12 BUSTURIALDEA (ABM) 22:59,96
13 SAN PEDRO (ABM) 23:02,94
14 ORIO “B” (ABM) 23:14,83
15 HONDARRIBIA “B” (ABM) 23:18,65
16 RIANXO (ABM) 23:32,01
17 HIBAIKA (ABM) 23:36,08
18 MUTRIKU (ABM) 23:36,25
19 ISUNTZA-MUTRIKU (ABM) 23:42,33
20 DONOSTIARRA “B” (ABM) 23:42,94
21 ARRAUN LAGUNAK (ABM) 26:25,45
22 ILLUNBE (ABM) —
Beteranoak
1 FORTUNA (BET) 12:05,58
2 ZUMAIA (BET) 12:30,31
3 ZUMAIA (JUB+BET) 12:47,70
4 MUNDAKA (BET) 13:02,66
5 IBIALDE (BET) 13:17,83
6 ENDAIKA (BET. Mixtoa) 13:32,88
7 PLENTZIA (BET) 13:50,81
Aulki Mugikorreko Gipuzkoako Txapelketa lehiatu zen larunbatean Orion
Emakumezkoetan Santiagotarrak Irun nagusitu zen eta gizonezkoetan Orio izan zen garailea
Berritasunekin dator Traineru denboraldiaren egutegia
Eusko Label eta Euskotren ligak uztailaren 3an hasiko dira, Coruñan
Bi bandera irabazi ditu asteburuan Ondarroako emakumezkoen traineruak
Zorrotzaurreko Uharteari I. Itzulian eta Portugaleteko San Nikolas IX. Traineru Jaitsieran nagusitu ziren