MENDI LASTERKETAK
Hodei Samaniego eta Leire Baraibar nagusi, Negu Trail lasterketan
Pasa den igandean lehiatu zen Negu Trail lasterketaren laugarren edizioa Berastegin, goizeko 10:00etatik aurrera, iazkoa bertan behera geratu ondoren. 300 parte hartzaile inguru izan dira aurtengoan, zeintzuen artean gizonezkoetan Hodei Samaniego sestaoarra, eta emakumezkoetan, Leire Garmendia zumaiarra, garaile izan ziren.
Irteera eman aurretik, azken bi urteetan zendu diren Fermin Kaminos antolakuntzako kideari, eta Iñigo Goikoetxea eta Xabier Gartziarena boluntarioei omenaldia egin zioten.
Gizonezkoetan, Hodei Samaniego sestaoarra izan zen irabazlea, 16,3 kilometroko ibilbidea 01:21:10ko denboran amaituta. Bigarren postuan Martin Diez segurarra sailkatu zen eta Iñaki Olano altzotarrak osatu zuen podiuma, 01:23:47ko denborarekin.
Emakumezkoetan berriz, Leire Baraibar zumaiarra izan zen lehena helmugaratzen, 01:46:35ko denboran amaitu zuelarik lasterketa. Zazpi segunduko aldearekin (1:46:42) amaitu zuen Oihana Zubillagak bigarren postuan eta 1:47:15eko denborarekin eskuratu zuen hirugarren postua Laiane Arrospide tolosarrak.
Sailkapenak
Gizonezkoak:
1 SAMANIEGO BOUSO, HODEI 1:21:10
2 DIEZ VIRTO, MARTIN 1:23:10
3 OLANO ORBEGOZO, IÑAKI 1:23:47
4 TABAR CLEMENTE, IOAR 1:23:58
5 LUJANBIO APEZETXEA, HODEI 1:24:07
6 ZUNZUNEGI TAPIA, AITOR 1:25:52
7 ETXEBERRIA, IBAI 1:27:02
8 ZIALTZETA MENDIZABAL, UNAI 1:27:15
9 ETXEBERRIA ARRUIZ, AITOR 1:27:30 :
10 ETXEBERRIA URBIETA, MIKEL 1:28:21
Emakumezkoak:
1 BARAIBAR GARMENDIA, LEIRE 1:46:35
2 ZUBILLAGA BLANCO, OIHANA 1:46:42
3 ARROSPIDE GARMENDIQ, LAIANE 1:47:15
4 OIARTZABAL ETXEBERRIA, LURDES 1:47:58
5 LARRAÑAGA, IRATI 1:48:42
6 ETXEBESTE LIZASO, LARRAITZ 1:50:08
7 AZPIROZ BEUNZA, GURATZ 1:54:52
8 AMILIBIA ARRUTI, NEREA 1:55:10
9 FERNANDEZ, ANE 1:57:26
10 URRETAGOIENA KORTADI, IERA 1:57:31
Kobaz Koba Traileko VI. edizioa aurkeztu dute Zestoan
Otsailaren 13an egingo da, Covid-aren hedapena gutxitzeko hartutako erabakiekin
Otsailaren 1ean irekiko dute Euskal Herria Mendi Erronkan izena emateko epea
Parte hartzaileek bi modalitate izango dituzte aukeran, bakarka eta erreleboka
Larunbat honetan egin da Euskadiko Eski Alpino Txapelketako lehen proba
Iñigo Martinez de Albornoz eta Nahia Quincoces gailendu dira Kandantxuko gaueko kronoesprintean