HERRI KIROLAK/AIZKORA
Hodei Ezpeletak irabazi du Urrezko Aizkolari Txapeldunen Liga
Urrezko Aizkolari Txapeldunen Ligako lehen bi finalistak Ibai Soroa eta Suharri Rodriguez izango zirela pasa den urriaren 3an Deustun jokatutako lehen kanporaketan zehaztu zen eta ondoren, urriaren 10ean, Leitzako Amazabal pilotalekuan jokatutako saiotik atera ziren beste bi finalistak: Basozabal eta Ezpeleta.
Gauzak horrela, pasa den igandean, Urriak 17, jokatu zen Lizarran Urrezko Aizkolari Txapeldunen Ligako finala arestian aipaturiko lau aizkolariek parte hartu zutelarik bertan.
Hodei Ezpeleta (Eibar) izan zen azkarrena, guztira 17 minutu eta 49 segundo baliatu zituelarik lanak amaitzeko (erloju kontra 40 segundo, zutik 1´24´´, abiaduran 3´03´´ eta lan erdira 12´42´´). Bigarren Jokin Urretabizkaia ‘Basozabal’ (Donostia) izan zen, 18 minutu eta 43 segundoko denbora eginda (erloju kontra 57 segundo, zutik 1´50´´, abiaduran 2´43´´ eta lan erdira 13´13´´). Hirugarren Ibai Soroa sailkatu zen orotara 21 minutu eta 51 segundoko denbora eginda (erloju kontra 48 segundo, zutik 1´58´´, abiaduran 3´06´´ eta lan erdira 15´59´´). Tamalez, Suharri Rodriguezek ezin izan zuen parte hartu, ondoezik zegoelako.
Txapeldunen ligako kanporaketaz gain, hainbat herri kirol erakustaldi egon ziren Lizarrako ekitaldian:
Emakumezkoen Trontza proban, Lucia Etxeberria eta Irune Biurrunek 5 minutu eta 43 segundoko denbora behar izan zuten lanak amaitzeko eta Alaitz Olano eta Olatz Altunak berriz, 5 minutu eta 48 segundo.
Txinga erute proban, Nerea Egurrola aritu zen 25 kiloko txingarekin 20 metroko plazan, guztira 60 plaza egin zituelarik (1.200 metro). Kerman Perez de Heredia bere aldetik, 50 kiloko txingarekin ibili zen lanean, 20 metroko plazan, azkenean 50 plaza egin zituelarik (1.000 metro).
Lasto jasotze eta ingude proban aritu ziren ere Jon Lapazaran eta Andoni Elizondo. Lapazaranek 16 jasoaldi burutu zituen lasto-jasotzen eta 61 jasoaldi eman zizkion ingudeari eta Elizondok aldiz, 17 altxaldi egin zituen lasto-jasotzen eta 59 eman zizkion ingudeari.
Halaber, Joseba eta Udane Ostolaza aritu ziren harri ezberdinekin lanean.
Zortzinakako Sokatira Txapelketako beste jardunaldi bat Burgun
Larunbatean jokatutako jardunaldian, aspalditik indarrean mantentzen duten nagusitasunari eutsi diote Beti Gazteko lesakarrek
Euskal Herriko ingude-jasotze txapelketa igandean Mungian
Emakumeen eta gizonezkoen Euskal Herriko ingude-jasotze txapelketak lehiatuko dira Mungian, herri kirol ekitaldiz beteriko astebukaeran
Binakako aizkolarien txapelketako jardunaldi bikoitza igandean
Urtarrilaren 19an, Aian Saralegi eta Otaño, Mugertza II.aren eta Txikia IV.aren aurka jokatuko dute eta Iraetan Mujika eta Vicente, Rekondoren eta Larrañagaren aurka.